46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

300/2010 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren urtarrilaren 26ko 9/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi da Artzibarko Udal Plana Azparrengo 17. poligonoko 12. eta 13. lurzatietan aldatzeko espedientea, Azparrengo Kontzejuak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak, otsailaren 26an emandako 9/2010 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen Artzibarko Udal Plana Azparrengo 17. poligonoko 12. eta 13. lurzatietan aldatzeko espedientea, Azparrengo Kontzejuak sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, aldaketaren testu bategin bat aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak bilduko zituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak haren alde emandako txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren urtarrilaren 26ko 9/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi da Artzibarko Udal Plana Azparrengo 17. poligonoko 12. eta 13. lurzatietan aldatzeko espedientea, Azparrengo Kontzejuak sustatua. Foru aginduaren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Artzibarko Udalari eta Azparrengo Kontzejuari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 8an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

"9/2010 Foru Agindua, urtarrilaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Artzibarko Udal Plana Azparrengo 17. poligonoko 12. eta 13. lurzatietan aldatzeko espedientea, Azparrengo Kontzejuak sustatua, behin betiko onesten duena.

Artzibarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea; dena dela, horretarako, foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Artzibarko Udal Plana Azparrengo 17. poligonoko 12. eta 13. lurzatietan aldatzeko espedientea, Azparrengo Kontzejuak sustatua, behin betiko onestea.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, aldaketaren testu bategin bat aurkeztu behar dela xedatzea, zehaztapenak ale bakar batea bil daitezen.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Artzibarko Udalari eta Azparrengo Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 26an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F1004393