151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1146/2010 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2. artikuluaren arabera, administrazio organoetako titularrak ordezten ahalko dira kargua hutsik dagoenean edo titularrak kanpoan edo eri daudenean edo arrazoi pertsonalengatik jarduterik ez dutenean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.1.c) artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiei dagokiela zerbitzuko zuzendarien, ataleko buruen, bulegoko buruen eta zuzendaritza nagusian sailkatuta dauden beheragoko beste unitate batzuetako buruen aldi baterako ordezkoak izendatzea.

Horrenbestez, zerbitzuko zuzendarien ordezkapenak arautzea gomendagarria denez, 5.1.c) artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Ordezkapen hurrenkera hau ezartzea Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria kanpoan edo eri dagoen kasuetarako edo kargua hutsik dagoenerako:

1. Abere Osasuneko Ataleko burua dena.

2. Abere Ekoizpenaren Ataleko burua dena.

3. Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Ataleko burua dena.

2.-Ordezkapen hurrenkera hau ezartzea Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria kanpoan edo eri dagoen kasuetarako edo kargua hutsik dagoenerako:

1. Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua dena.

2. Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Ataleko burua dena.

3. Informazioa Kudeatzeko Ataleko burua dena.

3.-Ordezkapen hurrenkera hau ezartzea Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria kanpoan edo eri dagoen kasuetarako edo kargua hutsik dagoenerako:

1. Etekinetarako Laguntzen Ataleko burua dena.

2. Landareen Ekoizpen eta Osasun Ataleko burua dena.

3. Ikuskapenen Ataleko burua dena.

4.-Indarrik gabe uztea ebazpen honi aurka egiten dioten lehenagoko egintza guztiak.

5.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko azaroaren 9an.-Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.

Iragarkiaren kodea: F1018527