130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 235/2010 hitzezko judizioa

Iruñean, 2010eko urriaren 5ean.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

M. Asunción Martínez Chueca prokuradore andreak eskaturik Guadalupe García Pérez andrearen eta Juan Carlos Borja Macias jaunaren aurka bideratzen ari diren 235/2010 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Juan Carlos Borja Macias jauna epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Francisca Josefa Pérez Hernández andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Juan Carlos Borja Macias jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 5ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1016616