130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2010eko irailaren 28ko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zuen 16.000 euroko kreditu bereziaren espedientea 2010eko aurrekonturako, gastuetako 452,62102 kontu-sailari dagokionez, kiroldegiko pistan, taberna azpiko eremuan, girotze sistema bat paratzeko lanak egiteko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oteitzan, 2010eko abuztuaren 17an.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1016425