130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2010eko bigarren seihilekoko zergak

Interesdun guztiei jakinarazten zaie ezen hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2010eko bigarren seihilekoaren kontribuzioa kobratzeari ekinen zaiola, egutegi honi jarraikiz:

Borondatezko ordainketaren aldia: 2010eko azaroaren 1etik 30 bitarte, biak barne.

Epez kanpoko ordainketa: %5 gehiago, 2010eko abenduaren 1etik 31ra bitarte, biak barne.

Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguak egin ondoren.

Helbideratutako ordainagiriak 2010eko azaroaren 30ean kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko dituen ordainagiriak eraman beharko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noainen, 2010eko urriaren 7an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1016687