130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Eguesibarko Udal Planeko Eraikuntzarako
eta urbanizaziorako ordenantzaren 11. artikuluan,
"atal irtenei" buruz. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2010eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa Udal Planeko Eraikuntzarako eta urbanizaziorako ordenantzaren 11. artikuluan ("Lerrokaduratik ateratzen diren atalak eta osagaiak"), "eraikinaren atal irtenak" arautzeari buruz.

Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, hasierako onespen hori behin betikoa bilakatu da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Eguesen, 2010eko urriaren 5ean.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Honako atal hau erantsi da:

"11. artikulua. Lerrokaduratik ateratzen diren atalak eta osagaiak.

4.-Hiri lurzoru finkatuko unitateetan, atal irtenak bide publikoaren gainean egitea baimenduko da unitateko horretako eraikinetan igogailua paratzeko, betiere ondoko parametroei jarraikiz:

-Atal irtena, gutxienez, 2,5 metroko garaierarekin aterako da bide publikotik.

-Atal irtena 100 cm-koa izanen da gehienez.

Iragarkiaren kodea: L1016454