63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GENEVILLA

El Norte karrikaxkako 21 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldaketa, eremu publikoko soberako lurzati izan dadin, gero aldameneko jabeari saltzeko. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2009ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen abiaraztea El Norte karrikaxkan 2. poligonoko 155. lurzatiaren parean dauden 21 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldaketaren espedientea, soberako lurzatiaren kalifikazioa izan dezan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Genevillan, 2009ko apirilaren 23an.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L0914916