63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udal honek, 2008ko abenduaren 24an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

''Jaime Fernández León eta Joaquín Ariz Tellería teknikariek prestatu eta Izu Beorlegui senideek sustatu xehetasun azterlana, 2. poligonoko 8. lurzatiari dagokiona, onesteko jendaurreko epea iragan baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 74 eta 76. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraituz, Udaleko osoko bilkurak hau erabaki du, aho batez eta legez eskatutako gehiengoarekin:

1. Behin betikoz onestea 2. poligonoko 8. lurzatiari dagokion xehetasun azterlana, Jaime Fernández León eta Joaquín Ariz Tellería teknikariek prestatua eta Izu Berolegui senideek sustatua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Espedientea igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura".

Etxaurin, 2009ko apirilaren 28an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0914863