63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OIEREGI

Aurrekontuko 1/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

Oieregiko Kontzejuak, 2009ko urtarrilaren 30an egin batzarrean, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 1/2009 aldaketaren espedientea. Iragarkia 2009ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an. Jendaurreko aldian inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsirik gelditu da. Hona hemen laburpena:

Gastuak.

Kontu-saila: 143260101. Kreditu gehikuntza. Kontzejuaren etxea berritzea: 100.000,00 euro.

Diru-sarrerak.

Kontu-saila: 1870 Diruzaintzako gerakina sartzea: 100.000,00 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Bertizaranan, 2009ko apirilaren 22an.-Alkatea, José Nosellas Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: L0914830