63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 02/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2009ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2009ko aurrekontu orokorrean (2008tik luzatua) aldaketa egiteko 02/2009 espedientea, kreditu berezi bat onetsirik.

Iragarkia 2009ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu berezia.

-Gastu goititua:

1. kapitulua. Zenbatekoa: 49.856 euro.

Gastu goititua, guztira: 49.856 euro.

-Gastu beheititua:

Diru-sarreren superabita, indarra duen aurrekontuan: Zenbatekoa: 49.856 euro.

Gastu beheititua, osotara: 49.856 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2009ko apirilaren 29an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0914837