63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

FITERO

2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2009ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2009ko ekitaldiko plantilla organikoa eta espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratuta, interesdunek 15 eguneko epean azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganda.

Fiteron, 2009ko apirilaren 29an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0914809