63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

LESAKA

Berraztertzeko errekurtsoaren jakinarazpena

Alkatetzari ondoko berraztertzeko errekurtsoak jarri zaizkio, Trafikoari, Ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik jarritako isunak direla bide, eta ezin izan dira jakinarazi errekurtso horien aurkako erabakiak. Hori dela eta, Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta ezartzen ahal den gainerako legediarekin bat, ondoko ediktua argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean:

30/92 Legearen 59-4. eta 60. artikuluek xedatutakoarekin bat, Alkatetzak 2009ko martxoaren 24an emandako ondoko ebazpen hau argitaratzen da:

"Aurkeztutako errekurtsoa ezestea"

Ebazpen honen aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal dira zuzenean:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontaturik.

Eta, aukeran:

-Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabete bateko epean, erabaki (edo ebazpen) hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontaturik.

Lesakan, 2009ko martxoaren 14an.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

ANEXO

Espdte: 2008/45. Jabea-Matrikula: Mimbek,S.L. Matrikula:(2471-DGF). Lekua: Plaza Zaharra, 27. Data: 2008-05-28. Ordua: 14:30. Zenbatekoa: 20. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39. 3. ZEO: 91. 2. M. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L0914339