II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
MURILLO EL FRUTO
Obra kontratuaren behin-behineko esleipena
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Foru Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, osoko bilkuraren 2009ko apirilaren 30eko erabakiaren bitartez, behin-behinekoz esleitu dela obra kontratu hau, Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren kargura finantzatuko dena (azaroaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu-Legea):
Xedea: nabea egokitzea erabilera anitzeko aretoa izan dadin, Murillo el Frutoko 4. poligonoko 88. lurzatian.
Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe. Presako tramitazioa.
Esleipenaren prezioa: 130.948,61 euro (BEZa barne).
Esleipen hartzailea: Construcciones Layonda, S.L. IFK B31373897.
Murillo el Fruton, 2009ko maiatzaren 5ean.-Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.
Iragarkiaren kodea: L0915213