57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BILBO

Iragarkia Espedientea: 080830000933

César Gascón Zuazu jaunari ezin izan zaio beren beregi jakinarazi Obra eta Zerbitzuetako Saileko zinegotzi ordezkariak 2008-11-19an emandako Ebazpena, ez baitzegoen bere etxean. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluak eta horrekin bat datozen gainontzeko arauek hala ezartzen dutelako, iragarki honen bidez jakinarazten da.

Jakinarazpena.

Bilboko Udaleko alkateak 2007ko ekainaren 16ko Erabakiaren bidez eskumen batzuk eskuordetu zituen. Gaur egun oso-osorik indarrean dagoen eskuordetze horretaz baliaturik eta Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 52.2.b) artikulua, tokiko araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/86 Legegintzako Errege Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legea, batez ere beronen 13. artikulua, Bilboko Udalaren Gobernuko eta Administrazioko Udal Araudi Organikoaren artikulu ezargarriak eta gainerako arau orokor edo arlokakoak betez Obra eta Zerbitzuen Saileko zinegotzi ordezkariak egindako txostena azterturik, hauxe erabaki du:

Bidali zaion aurreko txostena aztertuta, honako hau ERABAKI DUT:

1.-César Gascón Zuazu jaunari 375,00 euroko isuna jartzea Hiri Garbiketari buruzko ordenantzako 11F. artikulua hausteagatik, behean zehaztutako gertakarien arduraduna baita:

Gertakariak: pixa egiteaz kalean. Lekua: Olavarri Jose María Kalea. Eguna: 2008-09-12. Ordua: 13.30. Arduraduna: César Gascón Zuazu. Hautsitako artikulua: 11F.

2.-Bidali espedientea Ekonomia eta Ogasun Sailera, ordainagiria egiteko.

3.-Legeak ezarritako moduan jakinaraztea. Egintza adierazi horrek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakezu Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietatik egoki den hartan, edo zure helbideko barrutiari dagozkion epaitegietan. Horretarako, hilabete biko epea izango duzu, jakinarazpen hau jasotzen duzun egunaren biharamunetik hasita. Hori, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 29/1998ko 29/93.º Legearen 8. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30eko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 109.c) artikuluarekin bat etorrita.

Hala ere, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, jakinarazten den ebazpen adierazi honen aurka Berraztertzeko Errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio hura eman zuen organoari. Horretarako Hilabeteko epea izango da, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Hori, lehen aipatutako urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta horiekin bateratsu diren artikuluetan ezarritakoarekin bat etorrita. Hala ere, eskubideak hobeto defendatzeko egoki deritzozuen beste edozein ekintza edo aurkabide erabil dezakezu(e).

Aipatutako txostenak honela dio:

"Alkatetzako zinegotzi ordezkariaren 22008-10-31ko ebazpenaren bidez zehapen-espedientea zabaldu zen, behean zehazten diren gertakariengatik, Hiri Garbiketari buruzko Udal Ordenantza argi eta garbi hausten dutelako:

Gertakariak: Pixa Egiteaz Kalean. Lekua: Olavarri Jose María Kalea. Eguna: 2008-09-12

Ordua: 13.30. Arduraduna: César Gascón Zuazu. Hautsitako artikulua: 11F.

Ebazpen horretan, hamabost eguneko epea eman zitzaion erruztatuari, bere interesen alde egoki zeritzen alegazioak egiteko.

Epe hori igaro da eta ez du alegaziorik egin. Ondorioz, zehapen eskumena erabiltzeko Prozeduraren Arautegia onartu zuen 1398/93 EDren 13.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, espedientea ebatzi da dagokion isuna jarrita. Aipatu dugun Ordenantzaren 158. artikuluan adierazitako larrigarririk ez dagoenez, isuna 375,00 eurokoa izango da 157. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbo, 2009ko martxoaren 25ean.-Idazkaritza Teknikoa eta Ardura Orokorrak Sailatala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: P0913130