57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

781/2009 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian azken-aurreko ariketa gainditu duten izangaien zerrendak argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 17an emandako 48/2008 Ebazpenaren bidez, prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen zenbait lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2008ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Hautapen prozedura bukaturik eta behar ziren agiriak harturik, bidezkoa da hautapen prozedurako azken-aurreko ariketa gainditu eta lanposturik gabe gelditu ez diren izangaiei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, hamargarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, ez dagoela ariketa guztiak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den izangairik.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostuak betetzeko oposizioko azken-aurreko ariketa gainditu eta lanposturik gabe gelditu ez diren izangaien zerrenda argitara ematea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Izangaiek unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto teknikoaren tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute edo lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehen hiru ikasmailak osorik gainditu izanarena, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioa frogatzen duen egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

Titulazio horren egiaztagiria Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n) aurkeztuko da edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

3. Eskatutako agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendetan, eta deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, hamargarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko martxoaren 23an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen oposizioko azken-aurreko ariketa gainditu dutenak (NAPIko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 17an emandako 48/2008
Ebazpenaren bitartez deitua)

DEITURAK ETA IZENA

PUNTUAZIOA

Ancín García, María del Mar

60,07

Bermejo Lecuona, Jesús Alfonso

55,68

Campo Martínez, María Jesús

54,07

Ezquerra Sales, Raquel

51,83

Iragarkiaren kodea: F0914704