57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Arbizuko Udal Planeko 24. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatua. Utzuar industrialdea handitzea. Behin betiko onespena

Kontuan hartuz ezen, 2008ko abenduaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi dela Arbizuko Udal Planeko 24. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatua, Utzuar industrialdea handitzeko, Arbizuko Udalak sustatua eta Xavier López de Uralde arkitektoak prestatua baita.

Kontuan hartuz ezen, 2009ko otsailaren 20an, 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintziako egunkarietan hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zela, baita iragarki oholean paratu ere, eta inork ez duela alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79. artikulua, eta legeak ezarritako epea igaro ondoren, Osoko Bilkurak, aho batez, honako hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Udal Planeko 24. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatuari buruzko espedientea, industrialdea handitzeko, udal honek sustatua eta Xabier López de Uralde arkitektoak prestatua baita.

2. Espediente osoa, eginbidetua, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea.

Arbizun, 2009ko apirilaren 20an.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0914836