57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TAFALLA

Kontratuaren esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Foru Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Tafallako Udalak 2009ko apirilaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko esleitu dela obra kontratu hau, azaroaren 28ko 9/2008 Errege Lege Dekretuaren bidez sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren kargura finantzatuko dena:

Xedea: Tafallako Kirol Hiriko igerilekuko obren kontratua (Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko AR-2 banaketa eremua). Esleitzeko prozedura: irekia, presako tramitazioa. Esleipenaren prezioa: 1.133.407,47 euro (BEZa kanpo). Esleipen hartzailea: IC Construcción (Urbanizaciones Iruña, S.A.).

Argitara ematen da, aipatu legezko xedapenak betetzeko.

Tafallan, 2009ko apirilaren 29an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0914775