57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SARTAGUDA

Obra kontratua. Behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, osoko bilkurak 2009ko apirilaren 27an hartutako erabakiaren bitartez, honako kontratu hau esleitu dela behin betikoz:

Xedea: Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsa. Kiroldegiko kalea urbanizatzea, Sartagudan (Nafarroa).

Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.

Esleipenaren prezioa: 171.044,05 euro, BEZa kanpo.

Esleipen hartzailea: Construcciones Luciano Elcarte, S.L., Lizarra (Nafarroa).

Lanak egiteko epea: 4 hilabete.

Sartagudan, 2009ko apirilaren 30ean.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0914797