57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OLTZA ZENDEA

Kontratuaren behin betiko esleipena, Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsean sartutako obrarako
(9/2008 Errege Lege Dekretua)

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko apirilaren 29an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko esleitu dela obra kontratu hau, azaroaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legearen bidez sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren kargura finantzatzen ahal dena:

Xedea: erakina berritzea gizarte etxerako, Ororbian.

Prozedura: irekia.

Enpresa esleipen-hartzailea: Nordecons, S.L.

Esleipenaren zenbatekoa: 199.235,944 euro (BEZa kanpo).

Oltza Zendean, 2009ko apirilaren 29an.-Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0914819