57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1063/2009 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen 23 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatutzat ematen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 20ko 1063/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen 23 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatutzat eman du eta lanpostu huts hauek esleitu ditu:

María Begoña Perales Vargas andreari 1331 zenbakiko lanpostu hutsa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia, Iruñean aritzeko.

David Calavia Erce jaunari 6761 zenbakiko lanpostu hutsa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia, Iruñean aritzeko.

Deialdia 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Iruñean, 2009ko apirilaren 20an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0914582