57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

EGUESIBAR

"Sarrigurengo Kirol Hirian aldagelak, harmailak eta lurzatiaren barne urbanizazioa egiteko obrak" izeneko kontratua.
Behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Eguesko Udaleko Gobernu Batzarrak 2009ko apirilaren 23an hala erabakita, behin betiko esleitu dela kontratu hau:

Kontratuaren xedea: Sarrigurengo Kirol Hirian aldagelak, harmailak eta lurzatiaren barne urbanizazioa egiteko obrak.

Kontratazio mota: prozedura negoziatua, publizitatearekin, eta presako tramitazioa.

Gehieneko gastuaren aurrekontua: 1.184.360,55 euro, BEZa barne.

Esleipen hartzailea: Construcciones Ecay, S.L.

Esleipenaren zenbatekoa: 1.021.015,76 euro, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: 200 egun natural.

Enpleguaren sustapena: esleitutako obra horretan 20 langile ariko dira, 10 enplegu berriarekin eta 10 enplegua mantenduta.

Eguesen, 2009ko apirilaren 30ean.-Alkatea, José Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0914798