57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXARRI-ARANATZ

Alkateordearen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa, alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Gobernu Batzordeko kideen artetik, halakorik denean, bai eta kargutik kentzen ere.

Ebatzi dut:

1. Udal honetako Miguel Angel Goñi Ixurko zinegotzia 3. alkateorde izendatzea

2. Izendapenaren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.

3. Zuzenean jakinaraz bekie, orobat, izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Etxarri-Aranatzen, 2009ko apirilaren 14an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0913707