57. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Udal ordenantza, Etxeko animaliak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2009ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxeko animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2009ko apirilaren 14an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0913716