4. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITUREN

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Udalak, 2008ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Iturengo Udalaren eta Raul Saldias Salaberriren arteko hirigintza hitzarmena, espedientean behar bezala eginbidetuta ageri den testuari jarraitzen diona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten ohar edo alegazioak aurkez ditzaten.

Iturenen, 2008ko azaroaren 17a.-Alkatea, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0818513