4. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GOROZIN

Bideen erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Gorozingo Kontzejuak, 2008ko azaroaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen bideen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Gorozinen, 2008ko azaroaren 8an.-Alkatea, María Belén Cayetano Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0818859