4. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Aldaketa Cabanillasko hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2008ko abenduaren 9an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2008ko abenduaren 10ean.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0818892