4. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 15ean hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntzan, ikerketan, administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileen kostuak baimentzen dituena 2009ko ekitaldirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 5.d) artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuan unibertsitatearen arloko eskumena duen departamentuak eginiko aldeko txostena, aurrekontuko langileen kostuari buruzkoa, erantsiko zaie aurrekontuari eta hura betetzeko arauei.

Hezkuntza Departamentuak 2008ko urriaren 16an eskatu zizkion datuak Nafarroako Unibertsitate Publikoari txosten hori egiteko. Nafarroako Unibertsitate Publikoak azaroaren 6an eta 14an aurkeztu zuen dokumentazioa.

Hezkuntza Departamentuak 2008ko azaroaren 24an eman zuen aldeko txostena, erabaki honetako xedapen zatian jasotako atalekin.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.4 artikuluan ezartzen da kasuan kasuko autonomia erkidegoak onetsi beharko dituela administrazioan, zerbitzuetan, irakaskuntzan eta ikerketan diharduten langileen kostuak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen gastuen I. kapituluko kostua baimentzea 2009. urterako, egindako eskaerarekin bat. 50.063.720,69 euro dira denera, honela bereizirik:

2009. urtea:

Irakasleak eta ikertzaileak: 29.459.543,96.

Administrazioko eta zerbitzuetako langileak: 14.402.329,60.

Gizarte segurantza: 6.001.847,13.

Bestelakoak (prestakuntza eta aseguruak): 200.000,00.

Guztira: 50.063.720,69.

2. 50.063.720,69 euroko kopuruaren barnean daude atxikitako eta atxiki gabeko kredituak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaerarekin bat. Aurrekontua onestearekin bat eginen du bereizketa unibertsitateak.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko abenduaren 15ean.-Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0819414