133. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua: xehetasun azterlana, Bideko Ama Birjinaren Ospitalea handitzeko Iruñeko Udal Planeko U.I. XVII unitateko Z-2 zonan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-SEP-09 (7/CU)

«Bideko Ama Birjina ospitalea handitzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondotik (JOB, 2009-04-26), jendaurreko epea iraganik, alegaziorik aurkeztu ez denez gero, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea Bideko Ama Birjina ospitala handitzeko xehetasun azterlana, Iruñeko Udal Planeko U.I. XVII unitateko Z-2 zonari dagokiona, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sustaturik.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Testu arau-emailea

1. eranskina

Handitzeko eta ordezteko jarduketen araudia

a) Jarduketa eremuak:

Ondorengo jarduketa eremuak ezarriko dira:

. 1.1. jarduketa eremua: pediatriako, ginekologiako eta obstetriziako larrialdietarako eraikina.

. 1.2. jarduketa eremua: garbigunearen eraikina.

. Berinapea.

. Behin-behineko okupazio eremua: edukiontzientzako eta ibilgailuak maniobratzeko eremua.

. 2. jarduketa eremua: kirofano, ABU, ZIU eta laborategi zentraletako eraikina.

. 3. jarduketa eremua: kafetegia.

. 4.1. jarduketa eremua: Erizaintza Eskolaren eraikina eraistea eta ordeztea.

. 4.2. jarduketa eremua: oinezkoentzako sarbidea, Nafarroako Etorbidetik zerbitzu bidearen gainetik.

b) Lerrokadurak:

Eraikinen gehieneko lerrokadurak antolamenduko ED02 planoan zehazten dira grafikoen bidez.

c) Altuerak:

Eraikin berriak ezin dira inolaz ere oraingo eraikinak baino altuagoak izan.

Ondoan zehazten da eraikinen gehieneko altuera:

. 1.1. jarduketa eremua: ES+BS+1S+2S+3S+4S+5S.

. 1.2. jarduketa eremua: ES+BS.

. Berinapea: BS.

. Behin-behineko okupazio eremua: BS.

. 2. jarduketa eremua: ES+BS+1S+2S+3S+4S+5S.

. 3. jarduketa eremua: ES+BS+1S.

. 4.1. jarduketa eremua: ES+BS+1S+2S+3S+4S+5S.

. 4.2. jarduketa eremua: BS.

d) Gehieneko azalerak eraikitzeko:

Ondoan zehazten da jarduketetan eginen den eraikigarritasunaren guztizko balioa, gehienez:

. 1.1. jarduketa eremua: 7.200 m².

. 1.2. jarduketa eremua: 120 m².

. Berinapea: 900 m².

. Behin-behineko okupazio eremua: 400 m².

. 2. jarduketa eremua: 17.100 m².

. 3. jarduketa eremua: 500 m².

. 4.1. jarduketa eremua: 7.000 m².

. 4.2. jarduketa eremua: 200 m².

Balio horien barnean honako hau sartzen da:

-Eraikuntza berriaren azalera erdisotoko solairuan sestraren azpian.

-Eraikuntza berriaren azalera beheko solairuan eta sestraren gaineko solairuetan.

e) Sestrak:

Eraikuntza berrietako solairu bakoitzeko bukaerako zoladuraren altuera oraingo eraikinetako maila bereko solairuarena izanen da, haien artean loturak egin ahal izateko.

U.I.XVII/Z2. Iruñeko Bideko Ama Birjina
ospitalea /Nafarroa 9

Xehetasun azterlana

f) Berinapeak.

Pediatriako, ginekologiako eta obstetriziako larrialdietarako eraikin berriaren, Ama-haurrentzako eraikinaren, Erizaintza Eskolaren eta kafetegiaren artean joan-etorriak egiteko berinape bat eraikiko da; garbiguneak behin-behinekoz okupatzen duen eremua lehengo urbanizaziora itzuli ondoren, berinapeak eraikitako bolumeneraino jarraitzen ahalko du, dokumentazio grafikoetako ED02 planoan zehaztutako lerrokadurari jarraikiz.

g) Baldintza estetikoak.

Eraikin berrietako fatxadek oraingo eraikuntzekin bat egin beharko dute, hala konposizioan nola erabilitako materialetan. Fatxadetan material desberdinak erabiltzeko, beharrezkoa izanen da jabetzaren oniritzia jasotzea aldez aurretik.

Berinapea egiturazko profil metalikoez bukatuko da, xafla profilatuaz estalkian eta aluminiozko estaldurez fronteetan eta sabai izunetan.

h) Urbanizazioa.

Jarduketen ondorioz sortzen diren eta lanek ukitzen dituzten kanpoko eremuak urbanizatu beharko dira gainerako ospitale gunean dauden antzeko materialak erabiliz eta eraikuntza berdintsuak eginez.

Amentzako eraikinera sartzeko plazak eta lurpeko aparkalekuaren gaineko plazak osatzen duten eremuak izanen du lehentasuna. Orobat, plazako erdialdean eraikinak egitea saihestuko da, hiriko eremu horri zabaltasun handiagoa eman dakion.

i) Antolamendu alternatiboa ordezpenerako.

Erizaintza Eskolaren eraikina (4.1 eta 4.2 jarduketa eremuak) ordeztu behar izanez gero, Amentzako eraikinera sartzeko plaza zabalduko da lurzatiaren ipar-ekialdeko mugaraino, Nafarroako etorbideko espaloiraino alegia, dokumentazio grafikoko ED02 planoan zehaztutako lerrokadurari jarraikiz.

Beharrezko elementuak erantsiko dira plazaren eta Nafarroako Etorbideko espaloiaren sestren arteko desberdintasunak saihesteko. Behar izanez gero, plazako eremu horren azpian dagoen erdisotoaren zoruko kota jaisten ahalko da galiboaren altuera aski izan arte, ospitaleko zerbitzuguneetara doazen ibilgailuak pasatzeko bestekoa, ez gehiago.

Iruñean, 2009ko urriaren 6an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0924213