133. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Lizitazioaren iragarkia

Iragarri egiten da lehiaketa-deialdia eginen dela, ondotik ematen diren baldintzei eta lizitazioa zuzenduko duten agindu ekonomiko-administratiboen agiriari jarraikiz.

1. Deialdi egilea: Orkoiengo Udala.

Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Idazkaritza. Espedientearen zenbakia: 01/sup/2009.

2. Kontratuaren xedea:

Xedearen deskripzioa: azalera eskubidea, Comarca 1 industrialdearen alde berrian dagoen ekipamendurako lurzatiko 2.400 m²-ren gainean (katastroko 1029. lurzatia).

3. Eskaintzak noiz eta non aurkeztu:

Aurkezteko azken eguna: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: aginduen agiriko 14. artikuluan zehaztutakoa.

Aurkezteko tokia: Orkoiengo Udala, 09:00etatik 14:00ak arte.

Helbidea: Iturgain plaza, zk.g.

Herria eta posta kodea: Orkoien, 31160.

Lizitatzaileak zenbat denboraz mantendu beharko duen eskaintza: 6 hilabete.

Proposamen eredua: aginduen agiriko 14. artikuluan zehaztutakoa.

4. Eskaintzak noiz ireki: plikak Udaletxeko Blkura Aretoan irekiko dira, noiz eta proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean, 12:00etan.

5. Gainerako jakingarriak: aginduen agiria interesdunen eskura dago Udaletxeko Idazkaritza Orokorrean.

Orkoienen, 2009ko urriaren 14an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0924399