133. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Kudeaketarako hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena.

Allingo Udalak, 2009ko urriaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Zubielkiko UE-4 exekuzio unitatearen kudeaketarako hirigintza hitzarmena, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Argitaratzen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larrionen, 2009ko urriaren 9an.-Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0924212