133. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

562/2009 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Aiegiko "Mater Dei" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematen diona.

José Antonio Osés Solchaga jaunak, Aiegiko "Mater Dei" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuko titular-sustatzaileak, "Mater-Dei-Puy-Anderaz" eskola partzuergoaren izenean eta hura ordezkatuz, ikastetxea irekitzeko egindako espedientea ikusi da.

Obra eta Ekipamendu Zerbitzuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak eta Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Atalak egin dituzten txostenetan adierazi dute ikastetxe horrek ireki eta jarduteko baimena emateko martxoaren 28ko 28/2007 Foru Dekretuan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituela. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu zen, eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri.

Foru dekretu horren 28. artikulua ikusirik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Aiegiko "Mater Dei" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematea, 2009-2010 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

-Ikastetxearen kodea: 31013574.

-Titularra: "Mater-Dei-Puy-Anderaz" eskola partzuergoa.

-Izen generikoa: Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua.

-Berariazko izena: Mater Dei.

-Helbidea: Logroñoko errepidea, 1.

-Herria: Aiegi.

-Udalerria: Aiegi.

-Baimendutako ikasketak: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskinean Nafarroarentzat ezarritako hezkuntza edukien arabera. Ikastetxeak adin-tarte osoarentzat eskainiko ditu ikasketa horiek, hots: urtebetetik beherako haurrengandik hasi eta 2-3 urte bete arte.

-Osaera juridikoa: 8 unitate eta gehienez 100 ikaspostu (urtebetetik beherako haurrentzako bi unitate, 16 ikaspostu; urte batetik 2 urte bitarteko haurrentzako 3 unitate, 36 ikaspostu, eta 2 urtetik 3 urte bitarteko haurrentzako 3 unitate, 48 ikaspostu).

3. Ikastetxearen titularrak baimena eskatu beharko dio Departamentuari ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa egiteko, baldin eta aurreko atalean ageri diren erregistroko datuak edo instalazioak aldatzen badira edo instalazioen erabilera edo helburua aldatzen bada, uztailaren 6ko 28/2007 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Foru dekretu horren 30. artikuluan aipatutako kasuetan, ikastetxearen baimena baliorik gabe uzten ahalko da, bertan ezartzen den prozedurari jarraikiz.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea ikastetxeko titular-sustatzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Obra eta Ekipamendu Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2009ko irailaren 25ean.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0923579