133. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

752/2009 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, "Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak" izeneko datu pertsonalen fitxategia sortzen duena.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan xedatzen denez, administrazio publikoen fitxategiak Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko den xedapen orokor bidez baizik ezin izanen dira sortu, aldatu eta kendu.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esku dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak.

Beharrezkotzat jotzen da "Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak" izeneko fitxategia sortzea; izan ere, bat datoz abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 3. artikuluko fitxategiei buruzko definizioarekin.

Beste alde batetik, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluak xedatzen duenez, dauden fitxategien ezaugarriak aldatu eta bertan behera utziko dira, bai eta fitxategiak sortu ere, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindu bidez.

Horrenbestez, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuaren txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. "Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak" izeneko fitxategia sortzea.

Aurreikusitako xedea eta erabilerak.

Giza baliabideak, langileen hautaketa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren premiak estaltzeko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak sortzea. Kanpo geratuko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Hezkuntza Departamentuko irakasleak.

Ukitutako norbanakoak eta taldeak.

Espainiarrak, Europar Batasuneko beste estaturen batekoak, edota Europako Erkidegoak sinatu, Espainiak berretsi eta langileen zirkulazio librea kontuan hartzen duten nazioarteko itunen aplikazio eremuko estaturen batekoak, eta haien ezkontideak eta ondorengoak, 21 urtez azpitikoak edo, haien kargura biziz gero, baita goitikoak ere.

Datuak biltzeko prozedura.

Hautaprobetan parte hartzeko eskabidea, interesdunek edo haien ordezkariak betea.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.

-Identifikazio datuak:

. Izen-deiturak

. NANa

. Telefonoa

-Enpleguko xehetasunen gaineko datuak:

. Lanpostua

-Bestelako datu motak:

. Ezgaitasunik duen ala ez

-Tratamendu sistema

. Mistoa

Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua.

Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Atala.

Segurtasun neurriak.

Oinarrizko maila.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuari igortzea.

Iruñean, 2009ko irailaren 29an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0923429