133. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

751/2009 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, "Prestakuntzarako izangaien zerrendak, zerbitzu berezien araubidean" izeneko datu pertsonalen fitxategia sortzen duena.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan xedatzen denez, administrazio publikoen fitxategiak Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko den xedapen orokor bidez baizik ezin izanen dira sortu, aldatu eta kendu.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esku dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak.

Beharrezkotzat jotzen da "Prestakuntzarako izangaien zerrendak, zerbitzu berezien araubidean" izeneko fitxategia sortzea; izan ere, bat datoz abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 3. artikuluko fitxategiei buruzko definizioarekin.

Beste alde batetik, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluak xedatzen duenez, dauden fitxategien ezaugarriak aldatu eta bertan behera utziko dira, bai eta fitxategiak sortu ere, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindu bidez.

Horrenbestez, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuaren txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. "Prestakuntzarako izangaien zerrendak, zerbitzu berezien araubidean" izeneko fitxategia sortzea.

Aurreikusitako xedea eta erabilerak.

Giza baliabideak, langileen hautaketa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren premiak estaltzeko zerbitzu berezietan dauden eta prestakuntzarako izangai direnen zerrendak sortzea. Kanpo geratuko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Hezkuntza Departamentuko irakasleak.

Ukitutako norbanakoak eta taldeak.

Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak. Kanpo geratuko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak eta Hezkuntza Departamentuko irakasleak.

Datuak biltzeko prozedura.

Hautaprobetan parte hartzeko eskabidea, interesdunek edo haien ordezkariak betea.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.

-Identifikazio datuak:

. Izen-deiturak

. Telefonoa

-Enpleguko xehetasunen gaineko datuak:

. Lanpostua

. Maila

-Tratamendu sistema:

. Mistoa

Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua.

Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Atala.

Segurtasun neurriak.

Oinarrizko maila.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuari igortzea.

Iruñean, 2009ko irailaren 29an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0923430