2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Lankidetza proiektuetarako diru-laguntzen esleipena
Zizur Nagusiko Udalak, 2009ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen "Lankidetza proiektuetarako diru-langutzen esleipena" onestea, ondotik zehazten diren proiektuei eta erakundeei:
GGKE | PROIEKTUA | ZENBATEKOA |
Amigos del Sahara Nafar Elkartea (Anas). | Haur saharauiak Nafarroan hartzeko proiektua. Oporrak bakean 2009ko programa | 1.431,00 |
Enrique de Ossó fundazioa (Fundeo) | La escuela necesita pisar firme. Venezuela | 1.717,20 |
El Salvador Elkartasuna | Eskola garaian haurren eta nerabeen garapen integrala sustatzea, sendotze akademiko eta kultur sustapenaren bidez eta teknologia informatikoaren formakuntzarako guneak irekiz Cinquera herrian (El Salvador). | 1.774,44 |
Nakupenda Africa elkartea | Bigarren hezkuntzako eskoletarako ikasliburuak hornitzea Bukavuko diozesian (Kongoko E. D.) | 1.831,70 |
Siempre Adelante fundazioa | Urak hodiratzea eta "María Inmaculada" eskolako sarbidea zolatzea. Kamerun | 1.846,00 |
Ayuda Entre los Pueblos nafar erakundea (Onay) | Eritasun infekziosoak saihestea (txertaketak) eta haurrak zaintzea Delhiko behe auzoetan (India) | 1.846,00 |
Zuzeneko Elkartasuna elkartea | Etxebizitzak egokitzea gutxieneko osasun baldintzak lortzeko komunitate indigenetan. Gutatemala | 1.946,20 |
Servicio Tercer Mundo (Setem) Nafarroa | Nekazal etxalde ekologikoa eraikitzea Mocasev-vc-ko nekazal unibertsitatean (Argentina) | 1.974,80 |
Medicus Mundi Nafarroa | Osasun eredu orohartzailea zabaltzea, Osasun Ministerioaren politika publikoaren barruan, Baja Verapaz departamentuko hiru osasun-barrutitan eta Zacapa departumentuko osasun-barruti batean (Guatemala) | 2.017,70 |
Bakerako Lankidetza Batzarrea BLB | Edateko ura izateko baldintzak hobetzea euri uraz baliatuz, ingurumena zainduz eta antolamendua hobetuz, eta genero berdintasuna bultzatzea Xiquin Sanahi herrixkan, Guatemalako Chimaltenango departamentuko San Juan Comalapa udalerrian. | 2.160,80 |
Frantziskotar Txiki Komentukoak | Jesusen Bihotzaren bigarren hezkuntzako eskolari 4 ikasgela berri gehitzea lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat (Ghana) | 2.189,62 |
Madre Coraje elkartea | Herritartasuna sustatzea tokiko garapenerako Graun (Peru) | 2.203,74 |
RASD Adiskidantzarako Nafar Elkartea | Errefuxiatu saharauiei osasun integrala ematea (Aljeria) | 2.203,80 |
Mugarik Gabe Nafarroa | Osasun-laguntza, jabekuntza eta genero berdintasuna Chiapasen (Mexiko) | 2.261,00 |
Voluntariado Internacional para el Desarrollo, la Educación y la Solidaridad (Vides) | Edateko urez hornitzea emakumeak sustatzeko zentroa, gazteriaren zentroa eta Joan XXIII.aren etxea Karan (Togo) | 2.289,60 |
Manos Unidas | HIESaren kontra jardutea eta osasun egitura sendotzea Kamerunen (CAM 56962) | 2.303,90 |
Argitara ematen da deialdiaren zazpigarren oinarriari jarraikiz (Zizur Nagusiko Udalak 2009ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran onetsia eta 2009ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ean, argitaratua).
Zizur Nagusian, 2009ko irailaren 4an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L0922006