119. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Iberdrola Renovables, S.A. Jarduera: egokitze-lanak, zentral hidroelektrikoa izateko. Tokia: 3. poligonoko 4. lurzatia.

Urrotzen, 2009ko irailaren 8an.-Alkatea, Ignacio Urroz Gragirena.

Iragarkiaren kodea: L0922427