119. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu bereziaren gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2009ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2009ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, kreditu bereziaren gaineko espedientea onetsi zuen Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2009ko aurrekontuan; guztira, 61.157 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2009ko uztailaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2009ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastu goitituak:

a) Eragiketa arruntak.

1.-Langileen ordainsariak: 61.157,00 euro.

Gastu goitituak, guztira: 61.157,00 euro.

Diru-sarrera goitituak:

b) Kapital eragiketak.

Diruzaintzako gerakina: 61.157,00 euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira: 61.157,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2009ko irailaren 4an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0922013