119. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Baztango (Nafarroa) udal mugapeko Etxarri auzoan gas natural kanalizatua banatzeko administrazio baimenerako eskaerari buruzkoa.

12/2007 Legeak aldaturiko Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, jendaurrean jarri da administrazio baimena lortzeko eskaera hau:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A. Helbidea: Gipuzkoako etorbidea 40, 1.a, 31012 Iruña.

Eskaeraren xedea:

administrazio baimena, Baztango (Nafarroa) udal mugapeko Etxarri auzoan gas natural kanalizatua banatzeko instalazioak eraikitzeko.

Instalazioen onura publikoaren onarpena.

Instalazioen deskribapena: 0,1-2 barreko presio maila duen banaketa-sareak Etxarriko bidean den PE-160 mm-ko hoditeri batean du jatorria. Puntu horretatik, N-121B errepidearen ezker aldetik igaroko da 235 bat metrotan, eta Baztan hotelaren inguruan PE-90 mm-ko hoditeriarekin gurutzatuko da Etxarri auzorantz, hirigunea hornitze aldera. Banaketa sareak PE-110 mm-ko adar nagusi bat izanen du eta horretatik bigarren mailako sarea aterako da, adarretan banatuta.

Proiektuko sare osoak 623 metroko luzera du, gutxi gorabehera.

Aurrekontua: 40.050,57 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairua). Han berean interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2009ko irailaren 1ean.-Lurralde Azpiegituren Ataleko burua, Jesús Lasa Equiza.

Iragarkiaren kodea: F0921962