117. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko 7. banaketa eremuko zerbitzu poligonoaren
plan partzialeko 1. sektorea urbanizatzeko proiektua.
Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2009ko irailaren 11ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.-Hasiera batean onestea Cascanteko 7. banaketa eremuko zerbitzu poligonoaren plan partzialeko 1. sektorearen esparrua urbanizatzeko proiektua, Cascanteko AR-7 Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Bigarrena.-Jendaurrean jartzea hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintziako egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraztea, nahi duenak aztertu eta, epe horretan, egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2009ko irailaren 11n.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0922418