109. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Abartzuzako Udalak, 2008ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Abartzuzako Udalaren herrilurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Erabakia 2009ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoan, delako ordenantza behin betikoz onetsi da, baita xedatu ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatuari jarraituz.

Egungo ordenantzako 22. artikuluari erantsiko zaio:

"Larreen aprobetxamendua eskatzen duen abeltzainak bere abeltzain-liburuxkan agertzen den azienda osoagatik ordainduko du.

Larreetan bazkatzen den azienda abeltzainak berak markatuta egon beharko da".

Abartzuzan, 2009ko martxoaren 13an.-Alkatea, Arturo San Martín Morras.

Iragarkiaren kodea: L0920947