109. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1646/2009 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko deialdiko praktikaldia arautzen duena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 2an emandako 1/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko eta kidego horretako karrerako funtzionarioek Maisu-Maistren Kidegoan espezialitate berriak eskuratzeko deialdia onetsi zen (2009ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 21ekoa).

Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa bidezko deialdiaren hamargarren eta hamaikagarren oinarrietan ezartzen da aukeratutako izangaiek praktikaldia egin beharko dutela, oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaiek irakaskuntzarako gaitasuna ba ote duten egiaztatzeko.

Bidezkoa da, beraz, deialdiko oinarri horiekin bat, praktikaldiaren garapena garatu eta baloratu behar dituen Kalifikazio Batzordeko kideak zehaztea.

Ebazpen honetan, erdarazko edizioan, langileez, zuzendaritzako kargudunez eta abarrez ari dela, gizonezko generoko izenak erabiltzen diren kasu guztietan ulertu behar da ekonomia adierazkor hutsagatik egiten dela eta orobat langile guztiez ari dela, direla gizonak, direla emakumeak, ondorio juridikoetan berdintasun hertsia duela.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an eman 155/2007 Ebazpenak eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko deialdiko praktikaldia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 2an eman zuen 1/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Praktikaldiaren xedea deialdi horretan hautatutako izangaiek irakaskuntzarako gaitasuna ba ote duten egiaztatzea izanen da, eta ebazpen honetan ezartzen den prozeduraren arabera eginen da.

2. Praktikaldirako Kalifikazio Batzorde bakarrak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, edo bere ordezko ikuskatzailea.

-1. mahaikidea: Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari atxikiriko ikuskatzaile bat.

-2. mahaikidea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko zuzendaria, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak izendatua.

-3. mahaikidea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko zuzendaria, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak izendatua.

-Mahaikide idazkaria: Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria edo haren ordezkoa.

Kalifikazio Batzordeak betiere ahaleginak eginen ditu praktikaldia zorroztasunez eta eraginkortasunez egin dadin. Horretarako, praktikaldiaren ebaluazioan diharduten guztiei argibideak eskatzen ahalko dizkie.

Kalifikazio Batzordeak prozesua bukatzean ebaluatuko ditu.

3.1. Izangaiek irakasle-tutore bana izanen dute. Ikastetxeko zuzendariak izangaiak praktikak egiten ditueneko ikastetxean destinoa duen izangaiaren espezialitateko maisu-maistren artetik izendatuko du, posible denean. Posible ez bada, destinoa ikastetxean duen beste edozein irakasle izendatuko da irakasle-tutore, Kalifikazio Batzordearen arabera, kontuan hartuz irakasle bera praktiketako funtzionario batzuen tutoretzan aritzen ahal dela. Azken batean, izangaiak praktikak egiten ditueneko ikastetxeko ikuskatzaileak burutuko ditu irakasle tutoreari dagozkion egunkizunak.

Zuzendariak tutorearen izendapenaren berri emanen die irakasle tutoreari, izangaiari eta Kalifikazio Batzordeari, 2009ko irailaren 15a baino lehen. Kalifikazio Batzordearentzako jakinarazpena Giza Baliabiden Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalera igorriko da (Santo Domingo kalea, zk.g, 31001 Iruña).

Praktikaldian gorabeheraren batek tutoretza aurrera eramatea eragozten badu, ikastetxeko zuzendariak beste tutore bat izendatuko du, aipatu diren irizpideei jarraituz eta izendapen hori Kalifikazio Batzordeari jakinaraziko zaio.

3.2. Irakasle-tutoreak eginkizun hauek izanen ditu: tutelatuaren irakaskuntza eta lan instituzionalaz txostenak eta aholkuak ematea eta haiek zuzentzea, ikastetxeko urteko programazio orokorreko, barne erregelamenduko, hezkuntza proiektuko, hobekuntza eta kalitate planetako, memoria administratiboko eta hezkuntza arloan Foru Komunitatean indarra duen legeriako irizpide eta edukiekin bat. Halaber, arreta berezia jarriko du gelako programazioan eta ikasleen ebaluazioan, ikastetxeko gobernu, partaidetza eta koordinazio didaktikoko organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko informazioan eta, bereziki, ikasleen tutoretzan.

Irakasle tutoreak, ikasketaburuak eta ikastetxeko zuzendariak gutxienez ere praktiketako funtzionarioak ematen dituen bi eskola ordutara joan beharko dute eta, elkarrengandik bereizirik, txosten bana emanen dute ikasgelako parte-hartzeaz eta klasearen garapenaz. Txosten hori abenduaren 31 baino lehen igorriko da Kalifikazio Batzordera. Txosten hori ebazpen honen I.1 eranskineko ereduaren eta jarraibideen arabera eginen da.

Entzumen eta Hizkuntzako eta Pedagogia Terapeutikoko irakasleei dagokienez, irakasle-tutorea, ikasketaburua eta ikastetxeko zuzendaria praktiketako funtzionarioak ikasleekin eginiko bi lan saiotara gutxienez joanen dira eta elkarrengandik bereizirik saio horien garapenaz txosten bat emanen dute, abenduaren 31 baino lehen Kalifikazio Batzordera igorriko dutena. Txosten hori ebazpen honen I.2 eranskineko ereduaren eta jarraibideen arabera eginen da.

3.3. Halaber, irakasle-tutoreak, ikasketaburuak eta ikastetxeko zuzendariak elkarrengandik bereizirik txosten bat prestatuko du pratiketako funtzionarioaren irakasle praktikaz, II.1 eranskineko ereduarekin bat etorriko dena. Horrek bertako edukiei buruzko balorazioa eta interesgarritzat jotzen dituzten bestelako datuak bilduko ditu eta 2010eko martxoaren 31 baino lehen Kalifikazio Batzordera igorriko dute. Entzumen eta Hizkuntzako eta Pedagogia Terapeutikoko irakasleendako, zuzendari, ikasketaburu eta tutorearen txostena II.2 eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

3.4. Praktikak egiten ari diren funtzionarioek, destinoa eskola unitario edo osatugabe batean badute (halakotzat hartuko dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapako ziklo bakoitzean gutxienez unitate bat ez duten eskolak), ikastetxe horietako ikuskatzaileek praktikak egiten ari diren irakasleen ebaluazioa eginen dute, ebazpen honen I. eta II. eranskinei jarraikiz, eta zuzendaritzatik edo beste edozein informazio iturritatik biltzen ahalko dute beharrezko edo egoki deritzoten informazioa. Ebaluazioa Kalifikazio Batzordeari igorriko diote.

3.5. Bestaldetik, irakasle ibiltariek esleiturik daukaten oinarrizko ikastetxean eginen dituzte praktikak.

4. Praktiketako funtzionarioek prestakuntza jarduera hau egin beharko dute: "Nafarroako Foru Komunitateko Adminstrazioko Maisu-Maistren Kidegoko praktiketako irakasle funtzionarioak diren irakasleendako hasierako prestakuntza".

Prestakuntza horrek gutxienez ere 25 ordu iraunen du eta 2010eko apirilaren 1a baino lehen bukatu beharko du.

Prestakuntzaren jarduerak ezaugarri hauek izanen ditu:

1) Praktiketako irakasle funtzionario guztiek prestakuntza modulu bat eginen dute, 9 ordu iraunen duena. Haren gaiak Lan Osasunari eta Laneko Aurriskuen Prebentzioari loturik egonen dira.

2) Halaber, praktiketako irakasle funtzionarioek irakasleen prestakuntza etengaberako modalitate presentzialetako jardueretan parte hartuko dute, 2009-2010 ikasturteko Irakasleen Prestakuntzarako Planean aipatzen diren mintegi eta/edo ikastaroetan, adibidez, eta praktiketako irakasle funtzionarioei laguntzeko berariazko helburuarekin Irakasleen Prestakuntzako Atalak prestatu dituen horietan. Prestakuntza jarduera horiek gutxienez ere 16 ordu iraun beharko dute. Parte-hartzaileek bereziki espezialitatearekin duen loturaren arabera hautatuko dituzte prestakuntza jarduerak.

3) Praktiketako irakasle funtzionarioak 2009ko urriaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dute beren prestakuntza proposamena (mugaeguna: irailaren 30a), destinoko ikastetxearen arabera dagokien Irakasleentzako Laguntza Zentroan.

Betebehar hori nahitaezkoa da "Gai" azken kalifikazioa lortzeko.

Irakasleen Prestakuntzako Atalak txosten bat igorriko du Kalifikazio Batzordera. Bertan kreditatuko da praktiketako funtzionarioek praktikaldian ikastaro hura egin edo praktikak bukatzean egiten ari direla.

5. Kalifikazio Batzordeak bukaerako memoria-txosten bat igorriko die izangaiei, gehienez ere hamabost foliokoa. Bertan, praktikaldian eginiko lana, topatu diren zailtasunak eta harturiko laguntza adieraziko dira.

Praktiketako funtzionarioak hilabeteko epean igorriko du memoria-txostena Kalifikazio Batzordera, praktikaldia bukatzen denetik hasita. Izangaiari txosten-memoria hori egitea errazteko, ebazpen honen III. eranskinean txosten-memorian islatu behar diren zenbait alderdi edo atal jasotzen dira.

6.1. Kalifikazio Batzordeak ebaluatuko ditu izangaiak, honako hauek kontuan hartuz:

a) Praktiketako funtzionarioak gelan egindako lanari buruzko txostenak, irakasle tutoreak, ikasketaburuak eta ikastetxeko zuzendariak beren aldetik egin beharrekoak, I. eranskineko ereduaren arabera.

b) Praktikaldiari buruzko txostenak, irakasle tutoreak, ikasketaburuak, ikastetxeko zuzendariak eta, behar izatera, ikuskatzaileak beren aldetik igorritakoak, II. eranskineko ereduaren arabera.

c) Izangaiaren bukaerako memoria-txostena.

Destinoa eskola unitario edo osatugabe batean duten praktiketako funtzionarioen ebaluazioa egin behar denean, ikastetxeko ikuskatzaileak eginen du praktikaldiari buruzko txostena.

6.2. Irakasle tutorearen, ikasketaburuaren eta ikastetxeko zuzendariaren txostenek izangaiak baloratu beharko dituzte, 1. mailatik 3. mailara, I. eta II. eranskinetan aipatzen den adierazle bakoitzean. 2. maila gutxienez lortzen ez duen kalifikazio oro negatiboa izanen da. Halaber, oinarritako balio duten osagaiak adierazi beharko ditu eta prestatzeko erabili diren agiriak ere bai.

Maila horietako puntuazioa 1etik 3ra bitartekoa izanen da. Ez da zenbaki hamartarrik onartuko.

Kalifikazioa negatibotzat joko da Kalifikazio Batzordera igorri beharreko I. eta II. eranskinetako txostenetako adierazle batean izangaiak 2. maila lortzen ez duenean. Kasu horretan, Kalifikazio Batzordeak txosten osagarri bat eskatuko dio ikastetxeko ikuskatzaileari, ikuskatzailearentzat aginduzkoa izanen dena, non Batzordera igorririko kalifikazioa justifikatuko baita. Ikuskatzaileak oinarritako balio izan duten datu guztiak bilduko ditu eta zuzendariak, ikasketaburuak eta tutoreak txosten negatibo hori emateko erabili duten dokumentazioa ere bai. Halaber, ikuskatzaileak elkarrizketa bat izanen du interesdunarekin, non egokitzat jotzen dituen datu eta txosten guztiak eskatuko baitizkio.

Ikuskatzailearen txostena ikusirik, Kalifikazio Batzordeari egokituko zaio izangaiaren azken kalifikazioa ematea, "gai" edo "ez gai" izanen dena. Kalifikazio Batzordeak kontuan hartzen ahalko du izangaiaren memoria-txostena azken kalifikazioa ematerakoan.

6.3. Kalifikazio Batzordearen iritzia "gai" edo "ez gai" izan daiteke. Praktiketako funtzionarioari "gai" kalifikazioa emanen zaio, zuzendariaren, ikasketaburuaren eta irakasle-tutorearen txostenetan kalifikazio positiboa dagoenean adierazle guzti-guztietan (hori lortzen da bakoitzean 2. mailara iritsiz gutxienez), betiere ikuskatzaileak desadostasun txostena eman ez badu. Praktikak egiten ari diren funtzionarioei, destinoa eskola unitario edo osatugabe batean badute, "gai" kalifikazioa emanen zaie, ikastetxeko ikuskatzaileari eskatutako txostenak kalifikazio positiboa duenean adierazle guzti-guztietan.

Hala ere, Kalifikazio Batzordeak, egokia iruditzen zaionean, txosten osagarri bat eskatzen ahalko dio ikastetxeko ikuskatzaileari, a), b) eta c) ataletan aipatutako puntu eta alderdiei buruz.

6.4. Kalifikazio Batzordeak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari praktiketako funtzionarioen zerrenda eta lortu dituzten kalifikazioak igorriko dizkio.

"Ez gai" kalifikazioa lortzen duten praktiketako funtzionarioek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpen arrazoituaren bidez.

7. Kalifikazio Batzordea 2009ko irailaren 30a baino lehen osatu beharko da. Batzordea ezin izanen da osatu bertan kide guztiak ez badaude, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak erabaki beharko du ezinbesteko kasu horien gainean.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak Batzordeko kideak ordezteko baimena ematen ahalko du, kide horiek batzordea uzteko arrazoiak dituztenean.

Batzordeak kalifikazioak ("gai" eta "ez-gai") ageri direneko behin betiko akta ezin izanen du idatzi bertan gutxienez ere burua, idazkaria eta kideen erdiak ez badaude. Betiere, Batzordea osatu eta gero, ezinbesteko edo ustekabeko gorabeherengatik, kideren batek, buruak berak edo idazkariak joaterik ez badute, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari jakinarazi beharko diote, horren gainean erabaki dezan.

8. Praktikaldia 2009ko irailaren 1ean hasi eta 2010eko martxoaren 1ean bukatuko dira.

Batzordeak 2010eko maiatzaren 31 arte idazten ahalko du bukaerako akta. Kalifikazio Batzordeak beharrezko baderitzo, txosten osagarri bat ematen ahalko du bere egitekoen bilakaerei buruz.

9.1. Praktiketako funtzionarioa aldi baterako ezgaiturik badago, amatasun bajan edo eszedentzia berezian edo beste edozein egoeratan bada eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea eragozten badu, Kalifikazio Batzordeari eskatzen ahalko dio praktikaldia luza dezala, ebaluazioa egin ahal izateko.

Kalifikazio Batzordeak praktikaldia luzatzeko baimena emanen du, baldin eta izangaiak maiatzaren 15a baino lehen praktikaldia egiteko ebazpen honetan eskatzen den aldia egiterik badu.

Praktiketako funtzionarioak lanaldia 1/3 murrizturik badauka, praktikak 2010eko martxoaren 1ean bukatuko dira eta 1/2 murrizturik badauka, praktikak 2010eko maiatzaren 1ean bukatuko dira.

9.2. Funtzionarioak salbuespenezko zergatikoengatik ezin badu praktikaldia 2009-2010 ikasturtean eta osorik 2009-2010 ikasturtean, Kalifikazio Batzordeak hurrengo urtean egin dezala proposatzen ahalko dio eta, hala bada, erabakiko du 2009-2010 ikasturtean praktiketan egiazki emaniko denbora hurrengo ikasturterako kontuan har dadila.

10. Jakinazpen eta gainerako gorabeheretarako, Kalifikazio Batzordearen egoitza Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalean izanen da, Iruñeko Santo Domingo kalean, zk.g., 31001 Iruñean.

11. Minusbaliotasunak dituzten pertsonen txandako izangaiak:

Hautaturiko izangaiei dagokienez, minusbaliotasunak dituzten pertsonak direla adierazi badute, Giza Baliabideen Zerbitzuak Nafarroako Mendekotasun Agentzari ziurtagiri bat eskatuko dio, non alegaturiko minusbaliotasuna oposizioaladiaren eta lehiaketaldiaren xede den kidegoko eta espezialitateko eginkizunekin bateragarria dela adieraziko baita.

Bateragarritasun ziurtagiri hori lortzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte karrerako funtzionarioak izendatuak izateko, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

12. Praktikaldian praktiketako funtzionarioei osasun azterketa bat eginen zaie irakaskuntzan egoki aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa dutela kreditatzeko.

Osasun azterketa hori gainditzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte karrerako funtzionarioak izendatuak izateko.

13. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

14. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

15. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuari eta Kalifikazio Batzordeko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 17an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Behaketa, gelan

I.1. Espezialitate guztietarako, Pedagogia Terapeutikorako eta Entzumen eta Hizkuntzarako izan ezik.

Praktiketako funtzionarioak gelan egindako lanaren behaketari buruz zuzendariak, ikasketaburuak eta irakasle tutoreak egin beharreko txostenerako adierazleak.

Praktikak egiten ari den funtzionarioa:

Ikastetxea:

Adierazleak

1.-Edukiak ikasleen adinera egokitzea, zorroztasun kontzeptuala galdu gabe.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Akats kontzeptual batzuk ikusi dira bere azalpen eta argibideetan. Oso hizkera jasoa erabiltzen du eta ikasleek ez diote ez ulertzen ez jarraitzen. Argi ikusten da arloko irakasgaia edo/eta didaktika gutxi ezagutzen duela. Ez da seguru sentitzen eta azalpen nahiz argibideak ematean testuliburutik ez aldentzen saiatzen da. Azalpenak ez ditu argi eta koherentziaz ematen. Ikaskuntza mekanikoak sorrarazten ditu, esanguratsuak baino gehiago. Landutakoa ez du laburbiltzen ikasleei ulertzen laguntzeko eta ikasitakoan hutsunerik ez izateko. Unitate didaktikoa hastean, ez du kontuan hartzen ikasleek aldez aurretik zer dakiten.

2. maila.-Ikasleek ongi ulertzeko moduan ematen ditu azalpenak, terminologia egokia erabiliz. Hiztegi arrunta eta unitate didaktikoko terminologia batera erabiltzen ditu. Landutako eduki edo alderdiak egoki ulertzen dira. Ikasleek nabarmen bereganatzen dute ikasitakoa.

3. maila.-Irakasleak unitate didaktikoko edukiak oso ongi ezagutzen dituela ikusten da; kontzeptu bat ikuspegi desberdinetatik eta zehaztasun eta abstrakzio maila desberdinen bidez azaltzen du. Ezin hobeki egokitzen da ikasleen pentsamoldera eta horiek nabarmen ikasten dute.

2.-Ikasleak motibatzeko eta beren interesa pizteko gaitasuna.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ikasle gehienek ez dute "bat egiten" irakaslearekin. Jokaera pasiboa dute. Eskoletan "gogoa beste nonbait dutela" ematen du. Irakasleak ez ditu adibideak eta beste estrategia didaktiko batzuk erabiltzen gaiarekiko interesa pizteko, arreta mantentzeko eta lan giroa izaten laguntzeko. Irakasleak tarteka alde egiten du gelatik, inolako justifikaziorik gabe.

2. maila.-Ikasle gehienek klasea segitzen dute, nolabaiteko interesarekin. Batzuek interes handia erakusten dute. Baliteke talde txiki bat motibaziorik gabe egotea eta eskolaz "paso egitea", baina ez dira oztopo klasean. Ez dago inolako diziplina gabeziarik edo desordenik.

3. maila.-Ikasle gehienek irakaslearekin bereziki "bat egiten" dute. Egiten diren lanetan parte hartu eta motibazioz jokatzen dute. Lan giro ona ikusten da. Irakasleak ikaslea bideratu egiten du, akatsak zuzentzen dizkio eta asmatzen duenean adore ematen dio. Gainera, unitate didaktiko edo klaseko saio bakoitza hastean, sarrera edo motibaziorako jarduerak egiten ditu.

3.-Gelan lan giro ona sortzeko gaitasuna eta eskolako diziplina menderatzea.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez dago lan giro normalik klasean. Irakasleak ez du klasea "menderatzen". Desordena dago, beharrezkoa den isiltasuna falta da eta ez dago diziplinarik. Irakasleak denborarik gehiena ohartarazten eta ordena jartzeko ahaleginean pasatzen du. Azaldutakoa maiz errepikatu behar izaten du. Disrupzio maila handia da eta tentsioa dago gelan.

2. maila.-Lan giro normala dago klasean, berotasun handirik ez, baina "utzikeriarik" ere ez. Ez dago diziplina arazorik. Alde horretatik, giroa lasaia eta tentsiorik gabea da. Klaseko disrupzio kasu batzuk izan daitezke, baina irakasleak badaki horiek menderatzen eta ohiko egoerara itzularazten.

3. maila.-Oso lan giro ona dago. Berez ezartzen da diziplina. Ez dago inolako tentsiorik eta ikasleek beren lanean jartzen dute arreta. Irakaslearen agintea irakasle gisa duen ospearen ondorio da.

4.-Argitasuna eta koherentzia azalpenetan. Zalantzak argitzea.

Puntuazioa - Maila ?

Nivel 1.-Azalpenak nahasiak dira, ordenarik gabeak, ikasleek ulertzeko zailak, ez baita kontuan hartzen ez haien adin kronologikoa ez adimen adina. Deseroso sentitzen da ikasleek ez diotela ulertzen konturatzen denean. Esandakoa hitz berekin edo antzekoekin errepikatzeko joera du (batzuetan ozenago hitz eginez). Agertzen diren zalantzak argitzeko, testuliburua begiratzeko esaten die ikasleei, besterik gabe. Klasearen erdiak edo gutxiagok segi ditzake bere azalpenak.

2. maila.-Irakasleak nahiko argi azaltzen du unitate didaktikoaren edukia, zeinak zikloko programazioarekin koherentea izan behar baitu, eta kontzeptu zailak ikasleei ulerterraz egiten dizkie. Ikasleen %60 edo %70ak, gutxi gorabehera, lehenengo aldian ulertzen ditu azalpenak. Berriz azaldu eta gero, portzentajea %80ra edo gehiagora igotzen da.

3. maila.-Irakasleak azalpenak ematen dituen moduan, ikasle desmotibatuenek edo adimenez beste batzuk baino urriago direnek maila zehatz batean ulertzea lortzen dute. Adibideak, analogiak eta eguneroko bizitzako egoerak erabiltzen ditu azalpenetan laguntzeko (baina pasadizoz betetako klasea izan gabe). Funtsezko puntuak eta zailtasun handienekoak errepikatu egiten ditu eta gehiago nabarmentzen, hitz eta ikuspegi berberak erabili gabe. Ikasitakoa zabaltzeko, aberasteko eta finkatzeko jarduerak proposatzen ditu.

5.-Aniztasunari erantzun egokia emateko estrategiak diseinatzen ditu.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez da aniztasunari erantzuteko ahaleginik sumatzen. Irakasleak taldea homogeneoa balitz bezala ematen ditu azalpenak eta proposatzen ditu jarduerak. Gehienez ere, ikaskuntzan desfasea duten ikasleei laguntzeko jarduera batzuk aurreikusten ditu. Ez du sentsibilitaterik agertzen aniztasunaren tratamenduarekiko eta, beraz, ez du alderdi hau lantzeko estrategia didaktikorik diseinatzen modu serio eta koherentean.

2. maila.-Irakasleak ahalegina egiten du azalpenak eta lana klaseko "batez besteko" egoerara egokitzeko, zailtasun gehien duten ikasleak ahaztu gabe. Denbora eta eremuen antolaketa aurreikusten du, ikasteko erritmo eta maila desberdinak dituzten ikasleei laguntzeko gela barnean; jarduera errazagoak planteatzen dizkie, unean-unean gehien behar dutenei laguntzeko, etab. Hori guztia gelako ikasle guztiekin lan egiteko joerari segituz.

3. maila.-Irakasleak aniztasunari erantzuteko moduan antolatua du klasea. Taldearentzako estrategiak eta bakarkako lanak bateratzen ditu. Ikasleek lan pertsonalizaturako jarraibideak dituzte. Gainera, beharrezkoa duten ikasleentzat curriculumak egokitzeko lanean parte hartzen du.

6.-Testuliburua eta beste material didaktiko batzuk erabiltzea.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Irakaslea testuliburuari hertsiki eta mekanikoki lotzen zaio. Ez du bere azalpenik ematen edo ekarpenik egiten liburukoa osatzeko. Noiz edo noiz, baina oso gutxitan, kontsultarako beste material bat edo beste baliabide material osagarri batzuk erabiltzen ditu. Baina, oro har, mekanikoki eta hitzez hitz segitzen ditu testuliburuko jarduerak.

2. maila.-Irakasleak gelako lanaren ardatz gisa erabiltzen du testuliburua. Hala ere, azalpenak zabaltzen ahalegintzen da eta ariketak hautatu edo berak prestatzen ditu. Noizean behin beste baliabide material batzuk erabiltzen ditu informazio osagarria lortzeko. Testuliburua irakaslearen xedeen zerbitzura dago eta ez alderantziz.

3. maila.-Irakasleak testuliburua modu sortzaile eta pertsonalean erabiltzen du. Beste baliabide bat gehiago da. Beste baliabide batzuk ere erabili ohi ditu (prentsa idatzia, ikus-entzunezko baliabideak eta teknologikoak, kontsulta liburuak, liburutegia, etab.), ikasten diren gaien lagungarri eta osagarri.

Data:

Sinadura

I.2. Pedagogia Terapeutikoko eta Entzumen eta Hizkuntzako espezialitateetarako.

Zuzendariaren, ikasketaburuaren eta irakasle-tutorearen txostenerako adierazleak, Entzumen eta Hizkuntzako eta Pedagogia Terapeutikoko irakasleei buruz.

Praktikak egiten ari den funtzionarioa:

Ikastetxea:

Adierazleak

1.-Irakasleen parte-hartzea ikasleari atzeman zaizkion beharrekin eta haren bilakaeraren gunearekin bat etortzea.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Aise ikusten da lanpostuaren berariazko teknika didaktikoak gutxi ezagutzen dituela. Ez du segurtasunik bere baitan eta saiatzen da fitxa edo material estandarretatik ez urruntzen. Ikasleen hezkuntza beharrak ez ditu kontuan hartzen eta haren parte-hartzea ez da egokia.

2. maila.-Lanpostuaren berariazko teknika didaktikoak erabiltzen ditu. Lan material eta fitxak ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen ditu. Parte-hartze egokia izaten du.

3. maila.-Ikusten da irakasleak bere espezialitateko teknika didaktikoak ezin hobeki ezagutzen dituela. Ederki egokitzen da, bai ikaslearen bilakaerako gunera, bai atzeman zaizkion berariazko beharretara. Berarekin ari diren ikasleengan oso aurrerapen garrantzitsuak lortzen ditu.

2.-Ikasleak motibatzeko eta beren interesa pizteko gaitasuna.

Puntuazioa - Maila ?

1. mala.-Ikasleek ez dute "bat egiten" irakaslearekin. Jokaera pasiboa dute. Irakasleak ez du jarduerarekiko interesa sustatzen, ez du estrategiarik erabiltzen motibatzeko, interesa pizteko eta ilusioa mantentzeko. Irakasleak tarteka alde egiten du gelatik, inolako justifikaziorik gabe.

2. maila.-Ikasleak arreta jartzen du espezialistak antolatzen dituen jardueretan. Irakasleak baliabideak ditu ikasleen inertziak eta axolagabekeriak gainditzeko. Giro lasai, baketsu, atsegina igartzen da.

3. maila.-Ikaslea oso pozik doa irakasle edo espezialistarekin. Oso harreman emozional ona dago irakaslearen eta ikasleen artean. Ikaslea motibatzea lortzen du kostatzen zaizkion jardueretan parte hartzeko eta ahalegintzeko.

3.-Metodologia egoki baten erabilera

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Parte-hartzea gutxi bultzatzen duten metodologiak erabiltzen ditu, ikaslearen pasibotasuna eta parte hartze gutxi sortzen dutenak.

2. maila.-Ikasleari parte harrarazten dioten metodologiak erabiltzen ditu, haren ikaskuntzan eta garapenean aktibo bihurtzen dutenak.

3. maila.-Metodologia berritzaileak eta ikuspegi sortzaileak erabiltzen ditu. Bere espezialitatearen aurrerapen metodologikoekiko jakinmin handia erakusten du.

4.-Material didaktikoen eta baliabideen erabilera.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Irakasleak mekanikoki erabiltzen ditu material didaktikoak. Ez ditu erabiltzen, edo gutxi erabiltzen ditu, bere berariazko eginkizunerako dauden baliabideak.

2. maila.-Irakasleak egoki erabiltzen ditu materialak eta balibideak. Horiek irakasle espezialistaren berariazko parte-hartzearen onerako daude.

3. maila.-Irakasleak materialak eta baliabideak modu sortzaile eta pertsonalean erabiltzen ditu. Interes handia du merkatuan dauden material eta baliabide berriak edo beste irakasle eta beste profesional batzuek prestatu dituztenak ezagutu eta erabiltzeko.

5.-Ikaslearen aurrerapenen erregistroa

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Irakasleak ez dauka erregistrorik eta ez du prozedurarik erabiltzen ikaslearen garapen/ikaskuntza maila neurtzeko.

2. maila.-Irakasleak erregistro bat dauka ikaslearen garapen/ikaskuntza maila apuntatzeko.

3. maila.-Irakasleak, erregistroa modu antolatu eta sistematikoan edukitzeaz gain, ohar asko hartzen ditu, ikaslea eta espezialistaren parte-hartzearen eragina ezagutzeko bidea ematen dutenak.

6.-Espezialistaren jarduketa gela arrunteko lanarekin bat etortzea.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Irakasleak gelako lan arruntarekiko lotura kontuan hartu gabe burutzen du curriculum egoitzapena. Bi eginkizunen artean koordinazioa eta koherentzia lortu beharrean, lan paralelo bat egiten da.

2. maila.-Irakasleak gelako lan arruntarekiko lotura kontuan hartuz burutzen du curriculum egoitzapena.

3. maila.-Irakasle espezialistak ikasgela arrunteko dinamikarekin bat egiten du bere lana. Ahalegin handiak egiten ditu bi parte-hartzeak lotu eta osagarritasun handiena lortzeko.

Data:

Sinadura

II. ERANSKINA

Irakasle praktika

II.1. Espezialitate guztietarako, Pedagogia Terapeutikorako eta Entzumen eta Hizkuntzarako izan ezik.

A) Praktiketako funtzionarioaren irakasle praktikari buruz irakasle-tutoreak eta ikasketaburuak egin beharreko txostenerako adierazleak

Praktikak egiten ari den funtzionarioa:

Ikastetxea:

Adierazleak

1.-Edukiak sekuentzia bidez egoki banatzen ditu ziklo osoan.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez dago inolako dokumenturik, edukiak zikloan (maila orokorrean) eta kurtsoan (berariazko mailan) nola banatuko diren azaltzen duenik. Uste da bat datozela banaketa eta argitaletxe baten proiektua eta ez dagoela ekarpen pertsonalik ikasleen arabera egokitzeko; ez dago denboraren arabera banatutako sekuentziarik.

2. maila.-Badago dokumentu bat, edukiak zikloan (maila orokorrean) eta kurtsoan (berariazko mailan) nola banatuko diren azaltzen duena. Sekuentziak denboraren arabera duen banaketa logikoa eta klaseari ongi egokitua da, edukiak antolatzeko ekarpen pertsonalak dauzka eta kontuan hartzen ditu irakasgaiaren egitura logikoa eta ikasleen ezaugarriak.

3. maila.-Gainera, sekuentziek lotura esplizitua dute aurreko kurtso edo ziklokoekin, errazago ulertzen laguntzeko.

2.-Proposatutako helburu eta edukiak betetzeko egokiak diren jarduerak programatuz prestatzen ditu klaseak.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez dago jarduera didaktikorik programazioan. Ez da inolako dokumenturik ageri, klaseak aurretik prestatzen dituela erakusten duenik.

2. maila.-Klaseak prestatzen dituenean, jarduera bereiziak programatu ohi ditu, ikasleen erritmo eta ezaugarri desberdinei egokitzeko (irakaslearen koadernoan, bere programazioan edo beste edozein dokumentutan, jardueren plangintza sistematikoa ikusten da, eta ez funtsik gabekoa).

3. maila.-Klaseak xehero-xehero prestatzen ditu. Behar dituen jardueren eta materialen plangintza egiten du. Nabarmen osatzen ditu testuliburuko jarduerak, eta horrek aberastu egiten du lantzen ari diren unitate didaktikoaren trataera.

3.-Ebaluazio irizpideak ezarri eta aplikatzen ditu, bai eta kalifikazio irizpideak ere, eta horiek bat datoz aurreikusitako helburu eta edukiekin.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du ongi zehaztutako irizpiderik ikasleek ikasten dutena ebaluatzeko, eta batzuk baldin baditu, ez datoz bat programazioan aurreikusitako helburu eta edukiekin. Ez du halako irizpideak biltzen dituen dokumenturik.

2. maila.-Programazioaren helburu eta edukiekin bat datozen ebaluazio eta kalifikazio irizpideak dauzka. Egiten dituen kontrol guztietan eta erabiltzen dituen behaketa eskaletan aplikatzen ditu, bai eta ikasleen lanak baloratzeko irizpideetan ere.

3. maila.-Aurrekoaz gain, irizpideak oso ongi azalduta daude. Helburuen eta edukien dimentsio guztiak biltzen dituzte: kontzeptuak, prozedurak, jarrerak. Ebaluazio irizpide bakoitzak adierazten du nola gauzatuko den, zein tresnaren bitartez eta nola ponderatuko den bildutako informazioa. Noiz aplikatuko diren azaltzeko informazioa ere ematen da. Hori dena idatziz dokumentatua da, eta horri esker ikus daiteke irizpideak badirela eta kurtsoan nola aplikatuko diren.

4.-Ebaluazioari buruzko planteamendu sistematiko eta zorrotza du. Hasierako ebaluazioa egiten du, ikasleek aurretik dakitenaren eta beren trebetasun eta jarreren gaineko informazioa lortzeko; ikaskuntzan izaten den aurrerapenari buruzko ebaluazioa egiten du, bai eta horien azken ebaluazioa ere.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Irakasleak ez du ebaluazioari buruzko planteamendu sistematiko eta zorrotza. Noizean behinka kontrolak egiten ditu, batere planifikaziorik gabe. Ez dago ebaluazioaren planteamendua biltzen duen dokumenturik.

2. maila.-Irakasleak ebaluazioari buruzko planteamendu sistematiko eta zorrotza du. Kurtsoaren hasieran ikasleen gaineko informazioa biltzen du, programazio orokorra egokitzeko eta ikasle guzti-guztiak ezagutzeko. Agerpen objektibo batzuek erakusten dute hasierako ebaluazioa egin dela eta irakasleak ikasle bakoitzari buruzko informazioa duela kurtso hasieratik. Hasierako ebaluazioko emaitzen arabera gehiago landu beharko liratekeen alderdiei buruzko jarraibideak ematen dituen dokumenturen bat bada. Denboraldi laburretan kontrolak edo informazioaren bilketa sistematikoa egiten ditu ikasleen ikaskuntzaren gainean (kurtsoan sei aldiz gutxienez). Dokumenturen batean azaltzen da nola egiten den ebaluazioaren azken sintesia.

3. maila.-Aurrekoaz gain, ikasle bakoitzari buruzko informazio idatzi sakona du, eta maiz itzultzen die informazioa ikasleei eta gurasoei (hiruhileko bakoitzean hiru aldiz gutxienez).

5.-Ikasleek ikasten dutena ebaluatzeko zenbait tresna dauzka eta aplikatu egiten ditu, eta bat datoz programazioan zehaztutako ebaluazio irizpideekin.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du ikasleek ikasten dutena ebaluatzeko tresnarik edo eskasak dira eta noizean behin eta zorroztasun gutxirekin aplikatzen ditu.

2. maila.-Zenbait tresna dauzka, programazioko ebaluazio irizpideekin bat datozenak, programazioan ageri diren eduki mota desberdinak -kontzeptuak, prozedurak, jarrerak- ebaluatzeko (gutxienez: kontrolak, behaketa sistematikoaren orriak eta ikasleen lanak baloratzeko irizpideak).

3. maila.-Horretaz gain, aurreikusitako ebaluazio tresnak kalitate tekniko handikoak dira. Fidagarritasunaren eta baliozkotasunaren irizpide teknikoak errespetatzen dituzte.

6.-Ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten du eta ebaluazio prozesuko etapetan jasotako informazioa eta egindako behaketak erregistratzen ditu (lanen zuzenketak, proben emaitzak, ikasleen zailtasun eta lorpenak, ikaskuntzari buruz dituzten jarrerak...).

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Irakasleak ez ditu normalean behaketak erregistratzen eta ez du informazioa biltzeko tresnarik. Ikasten denaren azken ebaluazioaren emaitza gisa egiten dituen idatzoharrak baizik ez ditu erregistratzen.

2. maila.-Ikasten dena ebaluatzeko prozesu osoan erregistratzen ditu idatzoharrak (hasierako ebaluazioa, prozesukoa eta azkena), eta ikasleek ikaskuntzari buruz dituzten jarrerak, beren zailtasunak eta halakoak ere erregistratzen ditu.

3. maila.-Horretaz aparte, ikasle bakoitzaren fitxa bat dauka, eta bertan biltzen du: ikasleen ezaugarri pertsonalei buruzko informazio zehatza, egoeren aurrean izaten dituzten erreakzio eta zailtasunak, horiek erakusten baitute zer soziabilitate maila duten eta taldean edo gelan nola integratuta dauden, etab.

7.-Ebaluazio bilkuretan aktiboki parte hartzen du.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du ebaluazio bilkuretan parte hartzeko interesik erakusten. Erraz jartzen ditu bilkuretara ez joateko aitzakiak. Ebaluazio bilkura osatzen duen irakasle taldearen eztabaida eta lanetan noiz edo noiz hartzen du parte.

2. maila.-Bilkuretako eztabaidetan parte hartu ohi du, eta proposamenak egiten ditu.

3. maila.-Bilkuretako eztabaida eta lanetan oso modu aktiboan parte hartu ohi du eta irakasle talde ebaluatzailea aberasten duten ekarpen eta proposamenak egiten ditu.

8.-Hezkuntzarako Laguntza Unitatearekin, zikloko irakasleekin eta KPBrekin batera lan egiten du, programazio orokorrean, zikloko programazioan, gelako programazioan eta ebaluazio bilkuretan, ezarritako neurriak prestatzeko, aplikatzeko eta horiei jarraipena egiteko.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Irakasleak ez du inolako lankidetzarik orientazioaren eta laguntzaren arloan aritzen diren beste profesional batzuekin, ezta aniztasunari erantzuteko plana prestatzen edo ikastetxeko irakaskuntzako organo kolegiatuek ematen dituzten jarraibideen aplikazio eta jarraipenean ere. Ez du talde lanerako joera handirik eta ez dago zikloan integratuta. Gutxitan esaten du zerbait irakaslanaren garapenari buruz.

2. maila.-Zikloko lankideekin batera aritzen da aniztasunari erantzuteko jarduerak, gelako programaziokoak, garapen kurrikularrekoak eta programazio orokorrekoak prestatzen.

3. maila.-Gainera, aktiboki parte hartu ohi du irakaskuntza jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiten, eta horiek hobetzeko neurriak proposatzen ditu.

Data:

Sinadura

B) Praktiketako funtzionarioaren irakasle praktikari buruz ikastetxeko zuzendariak egin beharreko txostenerako adierazleak

Praktikak egiten ari den funtzionarioa: ...................................................................

Ikastetxea: .........................................................................................

Adierazleak

1.-Ordutegi pertsonala betetzen du: klasera joatea.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du lan ordutegia betetzen. Ez da klasera joaten eta ez du arrazoi egokirik ematen.

2. maila.-Zehatz-mehatz betetzen du lan ordutegia. Ez du hutsik egiten, eta, egiten badu, arrozoi justifikatu bat izaten du.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, ezinbesteko arrazoiengatik klasera joaterik ez duenean, beste aukera batzuk bilatzen ditu, ikasleei ahalik eta kalterik gutxien egiteko. Lan prestatua uzten du guardiako irakaslearentzat. Lan hori oso ongi prestatuta egon ohi da eta informazio eta orientazio asko izaten du.

2.-Ordutegi pertsonala betetzen du: puntualtasuna.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du lan ordutegia betetzen. Klasera berandu iristen da eta ez du arrazoi egokirik ematen.

2. maila.-Zehatz-mehatz betetzen du lan ordutegia. Beti puntual iristen da, eta, noiz edo noiz berandu iristen denean, arrazoi justifikatua izaten du.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, ordua baino lehentxeago iristen ahalegintzen da, klasea antolatzeko, ikasleak iristen direnerako dena prest egon dadin. Beharrezkoa denean, nahitaezko denbora baino gehiago behar duten aparteko egoerez arduratzeko prest agertzen da (aita edo amaren bat hartu, geroko utzi ezin diren presazko gaiak konpondu, etab.).

3.-Puntual joaten da deitzen diren bileretara.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez da puntual joaten bileretara (klaustroak, zikloko bilerak, etab.). Funts handirik gabeko aitzakiak jartzen ditu.

2. maila.-Bete beharrekoak zehatz-mehatz betetzen ditu. Beti puntual iristen da bileretara, eta, noiz edo noiz berandu iristen denean, arrazoi justifikatua izaten du.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, bilera hasteko ordua baino lehentxeago iristen ahalegintzen da, bilera ezarritako orduan hasi ahal izateko. Bileretan, puntualtasunaren eta ordenaren aldeko giroa eta jarrerak sortzen laguntzen du.

4.-Korridoreetan, patioetan eta, oro har, ikastetxeko instalazioetan, ordena eta diziplina jartzen laguntzen du.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Bere irakasle eginkizunetan alde batera uzten du ikasleen sarrera-irteeretan, klase aldaketetan eta abarretan ordena eta diziplina jartzeko lana. Arduragabe jokatzen du jolasorduetako zainketan eta ikasleak ikastetxetik irteten direnean jarduera osagarriak egitera. Guardiak ez ditu behar bezala betetzen. Zenbaitetan ez du gogo onez hartzen beste irakasle batzuen ordezkapenak egitea.

2. maila.-Bere irakasle eginkizunak betetzen ditu ikasleen sarrera-irteeretan, klase aldaketetan eta abarretan ordena eta diziplina jartzeari dagokionez. Arduraz jokatzen du jolasorduetako zainketan eta ikasleak ikastetxetik irteten direnean jarduera osagarriak egitera. Guardiak behar bezala betetzen ditu. Ez du gogo txarrez hartzen beste irakasle batzuen ordezkapenak egin behar izatea.

3. maila.-Aurrekoaz gain, oso aktiboa da arlo hauetan: asko saiatzen da korridoreetan, patioetan eta halakoetan egin beharreko zainketa lanean.

5.-Bere lanean ordenatua, sistematikoa eta arduratsua da.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Bere lanean ez da ez ordenatua ez sistematikoa. Ez ditu garaiz aurkezten eskatzen zaizkion agiriak edo lanak. Bere dokumentazioa (programazioak, agiri administratiboak, etab.) ez dago ez ordenatuta ez antolatuta. Klaseak desorden itxura izaten du. Erantzunkizuna beste batzuen gain uzteko joera du.

2. maila.-Pertsona ordenatua da. Zehatz-mehatz betetzen ditu eskatutako lanak aurkezteko epeak. Bere klasean ordena nabari da; bere dokumentazioa antolatuta dago eta erraz aurkitzen du eskatzen zaiona. Arduraz egiten du lan.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, ardura handiz eta prestasunez aritzen da lanean eta eskatzen zaizkion zereginetan. Zereginak arin eta eraginkortasunez egiten ditu.

6.-Gogo onez hartzen ditu ikastetxean denenak diren zereginak.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Gehienetan ez du gogo onez hartzen ikastetxean denenak diren zereginetan laguntzea. Bere klaseetatik kanpoko arloetan lan egiteko gogo handirik ez du erakusten.

2. maila.-Ikastetxeko zereginen baterako dei egiten zaionean, laguntza ematen du. Ez dio besterik gabe uko egiten ikastetxeak funtzionamendu hobea izateko beharrezkoak diren lanei.

3. maila.-Aurrekoaz aparte, gogo onez hartzen ditu beti ikastetxeak funtzionamendu hobea izateko beharrezkoak diren lan eta zereginak. Bere lankideei kemena eta motibazioa eransten die, ikastetxeak funtzionamendu hobea izateko beharrezkoak diren lan eta zereginetan laguntzeko.

7.-Talde lanerako gaitasuna erakusten du.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Gehienetan ez du gogo onez hartzen taldean lan egitea. Taldean aritzen denean, jarrera pasiboa izaten du eta ez du parte hartzen, edo oztopatu egiten du taldeko lana.

2. maila.-Talde lanen baterako dei egiten zaionean, laguntza ematen du. Ez die besterik gabe uko egiten talde lanei.

3. maila.-Aurrekoaz aparte, gogo onez hartzen ditu beti talde lanerako beharrezkoak diren lan eta zereginak. Buruzagi petoa da.

8.-Klaustroetan eta gainerako parte-hartze eta lankidetza organoetan parte hartzen du.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Gehienetan jarrera negatiboak izaten ditu klaustroetan.

2. maila.-Gehienetan jarrera positiboak izaten ditu klaustroetan. Eskola Kontseiluan lantzen diren gaietan interesa izaten du. Bere iritzi eta proposamenak ezarritako bideetatik helarazten ditu.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, aktiboki hartzen du parte klaustroetan, klaustroari batasuna eta koherentzia ematen dioten ideia eta proposamen eraikitzaileak aurkeztuz.

9.-Jarduera osagarrietan eta eskolaz kanpokoetan aritzen da.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du interesik jartzen jarduera osagarrietan. UPOn onetsitako jarduera osagarriak ez ditu betetzen edo oso modu errutinarioan egiten ditu, curriculumaren ingurunetik kanpo.

2. maila.-Interesa jartzen du jarduera osagarrietan. UPOn onetsitako jarduera osagarriak modu positiboan egiten ditu. Zikloko bileretan jarduera osagarriak proposatzen ditu, ikaskuntzarako lagungarri den baliabide didaktiko gisa.

3. maila.-Horretaz aparte, aktiboki parte hartzen du jarduera osagarrien diseinuan. Sortzailea da jarduera osagarri berriak proposatzen dituenean. Dedikazio berezia izaten du era horretako jardueretan. Eskolaz kanpoko jardueretan ere proposamenak egiten ditu eta nolabait parte hartzen du.

10.-Modu pertsonalizatuan arduratzen da ikasleez.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez da behar bezala arduratzen ikasleez, eta ez ditu orientatzen ikaste prozesuan eta garapen pertsonalean. Sentsibilitate gutxi erakusten du neskato-mutikoen artean egunez egun sortzen diren arazo eta zailtasunen aurrean. Ikasleei ez die inolako jarraipenik egiten behar hori dutenean.

2. maila.-Ikasle bakoitzaren egoerarekiko interesa erakusten du, hala arlo akademikoan nola garapen pertsonalekoan. Ikasle bakoitzari gertatzen zaionaz arduratzen da. Klasera joaten ez diren ikasleen jarraipena egiten du egunero, eta agertu ez izanaren arrazoiez interesatzen da.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, ikasleek konfiantza handia dute irakaslearengan, eta berarengana jotzen dute arazoren bat dutenean. Irakasle bikaina da bai hezkuntzaren arloan bai giza balioetan.

11.-Modu pertsonalizatuan hartzen ditu gurasoak edo legezko tutoreak.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Gurasoak ez ditu behar bezala hartzen, eta ez dizkie behar diren argibideak ematen beren seme-alabek eskolan duten egoerari buruz. Sentsibilitate gutxiz jokatzen du gurasoekin izaten dituen harremanetan. Behin eta berriz izaten dira kexak hori dela eta.

2. maila.-Ikasle bakoitzak arlo akademikoan eta garapen pertsonalekoan duen egoerari buruz gurasoekin hitz egiteko interesa erakusten du. Gorabeheraren bat izanez gero, horren berri emateaz arduratzen da. Ez da zain egoten gurasoek elkarrizketa bat eskatu arte, planteamendu sistematikoa baitu haiekin guztiekin hitz egiteko.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, gurasoek konfiantza handia dute irakaslearengan, eta berarengana jotzen dute arazoren bat dagoenean. Gurasoek irakasle bikaintzat dute, bai hezkuntzaren arloan bai giza balioetan.

Data:

Sinadura

II. ERANSKINA

Irakasle praktika

II.2. Pedagogia Terapeutikoko eta Entzumen eta Hizkuntzako espezialitateetarako.

A) Irakasle-tutorearen eta ikasketaburuaren txostenerako Entzumen eta Hizkuntzako eta Pedagogia Terapeutikoko praktiketako funtzionarioen irakasle praktikaz

Praktikak egiten ari den funtzionarioa:

Ikastetxea:

Adierazleak

1.-Ziklo guztietan lan egiteko eta ikastetxearen ohiko beharrizan bereziei kasu emateko eskema orokor eta materialak dauzka.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Bere eginkizunetan aritzeko behar diren baliabideak ez dauzka antolaturik edo oso eskasak dira eta ez daude antolatuak. Eduki zehatzak egokitzeko aurreko plan orokorrik ez dauka.

2. maila.-Bere eginkizunetan aritzeko behar diren baliabideak antolatuak dauzka. Eduki zehatzak egokitzeko aurreko plan orokorrak badauzka.

3. maila.-Bere eginkizunetan aritzeko behar diren baliabideak oso antolatuak dauzka. Osatzen eta eguneratzen ahalegintzen da. Eduki zehatzak egokitzeko aurreko plan orokorrak badauzka. Berariazko bibliografia eguneratua erabiltzen du.

2.-Proposatutako helburu lortzeko egokiak diren jarduerak programatuz prestatzen ditu klaseak eta parte-hartzeak.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez ditu parte-hartzeak prestatzen edo gaizki prestatzen ditu. Inprobisatzeko joera du. Ez dauka dokumentu bat ere, hurrengo klasean landu behar duena daukanik.

2. maila.-Klaseak prestatu ohi ditu, bere parte-hartzearen berariazko alderdiak lantzeko jarduerak eta proposamenak programatzen ditu.

3. maila.-Klaseak xehero-xehero prestatzen ditu. Behar dituen jardueren eta materialen erabileraren plangintza egiten du. Erabiltzen dituen materialetan jarduerak bilatzen ditu eta berariazko beharretara egokitzen.

3.-Ebaluatzeko irizpideak ezarri eta aplikatzen ditu, aurreikusiriko helburuekin bat datozenak.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du ongi zehaztutako irizpiderik ikasleek ikasten dutena ebaluatzeko, eta batzuk baldin baditu, ez datoz bat aurreikusitako helburu eta edukiekin. Ez du halako irizpideak biltzen dituen dokumenturik.

2. maila.-Ebaluazio irizpideak dauzka, curriculum programazio edo egokitzapenarekin bat datozenak. Egiten dituen ebaluazio saio guztietan eta erabiltzen dituen behaketa eskaletan aplikatzen ditu, bai eta ikasleen lanak baloratzeko irizpideetan ere. Hori dena idatziz dokumentatua da.

3. maila.-Aurrekoaz gain, irizpideak oso ongi azalduta daude. Ebaluazio irizpide bakoitzak adierazten du nola gauzatuko den, zein tresnaren bitartez eta nola ponderatuko den bildutako informazioa. Noiz aplikatuko diren azaltzeko informazioa ere ematen da. Hori dena idatziz dokumentatzen ahal da.

4.-Ikasleen ikaskuntzak ebaluatzeko denetariko tresnak dauzka eta erabiltzen ditu.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du ikasleek ikasten dutena ebaluatzeko tresnarik edo eskasak dira eta noizean behin eta zorroztasun gutxirekin aplikatzen ditu.

2. maila.-Tresna batzuk dauzka, curriculum programazio edo egokitzapenean zehazturiko ebaluazio irizpideekin bat datozenak.

3. maila.-Horretaz gain, aurreikusitako ebaluazio tresnak kalitate tekniko handikoak dira. Fidagarritasunaren eta baliozkotasunaren irizpide teknikoak errespetatzen dituzte.

5.-Ikaslearen tutorearekin eta irakasle lan taldean lankidetza hertsian ari da.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du interesik ikaslearen irakasle-tutorearekin eta irakasle lan taldearekin. Erraz jartzen ditu bilkuretara ez joateko aitzakiak. Tutoreari eta lan taldeari informazio gutxi ematen die ikasleen bilakaerari buruz.

2. maila.-Irakasle-tutorearekin eta lan taldearekin lanean aritu ohi da. Informazioa ematen die eta jarduketa guztiak koordinatzen dituzte.

3. maila.-Lankidetza hertsian ari da irakasle-tutorearekin eta irakasle lan taldearekin. Jarduketa guztiak koordinatzeko kezka handia erakusten du.

6.-Hezkuntzarako Laguntza Unitatearekin elkarlanean ari da.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Irakasleak ez du inolako lankidetzarik orientazioaren eta laguntzaren arloan aritzen diren beste profesional batzuekin, ezta aniztasunari erantzuteko plana prestatzen edo ikastetxeko irakaskuntzako organo kolegiatuek ematen dituzten jarraibideen aplikazio eta jarraipenean ere. Ez du talde lanerako joera handirik eta ez dago HLUan integratuta.

2. maila.-HLUko lankideekin aritzen da aniztasunari kasu emateko aurreikusiriko jarduerak prestatzen.

3. maila.-HLUko lankideekin kemen handiaz aritzen da aniztasunari kasu emateko aurreikusiriko jarduerak prestatzen. KPBari proposamenak egiten dizkio ikastetxean aniztasunari ematen zaion kasua hobetzeko.

Data:

Sinadura

B) Praktiketako funtzionarioaren irakasle praktikari buruz ikastetxeko zuzendariak egin beharreko txostenerako adierazleak

Praktikak egiten ari den funtzionarioa:

Ikastetxea:

Adierazleak

1.-Ordutegi pertsonala betetzen du: klasera joatea.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du lan ordutegia betetzen. Ez da klasera joaten eta ez du arrazoi egokirik ematen.

2. maila.-Zehatz-mehatz betetzen du lan ordutegia. Ez du hutsik egiten, eta, egiten badu, arrozoi justifikatu bat izaten du.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, ezinbesteko arrazoiengatik klasera joaterik ez duenean, beste aukera batzuk bilatzen ditu, ikasleei ahalik eta kalterik gutxien egiteko. Lan prestatua uzten du guardiako irakaslearentzat. Lan hori oso ongi prestatuta egon ohi da eta informazio eta orientazio asko izaten du.

2.-Ordutegi pertsonala betetzen du: puntualtasuna.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du lan ordutegia betetzen. Klasera berandu iristen da eta ez du arrazoi egokirik ematen.

2. maila.-Zehatz-mehatz betetzen du lan ordutegia. Beti puntual iristen da, eta, noiz edo noiz berandu iristen denean, arrazoi justifikatua izaten du.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, ordua baino lehentxeago iristen ahalegintzen da, klasea antolatzeko, ikasleak iristen direnerako dena prest egon dadin. Beharrezkoa denean, nahitaezko denbora baino gehiago behar duten aparteko egoerez arduratzeko prest agertzen da (aita edo amaren bat hartu, geroko utzi ezin diren presazko gaiak konpondu, etab.).

3.-Puntual joaten da deitzen diren bileretara.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez da puntual joaten bileretara (klaustroak, HLUko bilerak, zikloko bilerak, etab.). Funts handirik gabeko aitzakiak jartzen ditu.

2. maila.-Bete beharrekoak zehatz-mehatz betetzen ditu. Beti puntual iristen da bileretara, eta, noiz edo noiz berandu iristen denean, arrazoi justifikatua izaten du.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, bilera hasteko ordua baino lehentxeago iristen ahalegintzen da, bilera ezarritako orduan hasi ahal izateko. Bileretan, puntualtasunaren eta ordenaren aldeko giroa eta jarrerak sortzen laguntzen du.

4.-Korridoreetan, patioetan eta, oro har, ikastetxeko instalazioetan, ordena eta diziplina jartzen laguntzen du.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Bere irakasle eginkizunetan alde batera uzten du ikasleen sarrera-irteeretan, klase aldaketetan eta abarretan ordena eta diziplina jartzeko lana. Arduragabe jokatzen du jolasorduetako zainketan eta ikasleak ikastetxetik irteten direnean jarduera osagarriak egitera.

2. maila.-Bere irakasle eginkizunak betetzen ditu ikasleen sarrera-irteeretan, klase aldaketetan eta abarretan ordena eta diziplina jartzeari dagokionez. Arduraz jokatzen du jolasorduetako zainketan eta ikasleak ikastetxetik irteten direnean jarduera osagarriak egitera.

3. maila.-Aurrekoaz gain, oso aktiboa da arlo hauetan: asko saiatzen da korridoreetan, patioetan eta halakoetan egin beharreko zainketa lanean.

5.-Bere lanean ordenatua, sistematikoa eta arduratsua da.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Bere lanean ez da ez ordenatua ez sistematikoa. Ez ditu garaiz aurkezten eskatzen zaizkion agiriak edo lanak. Bere dokumentazioa (programazioak, agiri administratiboak, etab.) ez dago ez ordenatuta ez antolatuta. Klaseak desorden itxura izaten du. Erantzunkizuna beste batzuen gain uzteko joera du.

2. maila.-Pertsona ordenatua da. Zehatz-mehatz betetzen ditu eskatutako lanak aurkezteko epeak. Bere klasean ordena nabari da; bere dokumentazioa antolatuta dago eta erraz aurkitzen du eskatzen zaiona. Arduraz egiten du lan.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, ardura handiz eta prestasunez aritzen da lanean eta eskatzen zaizkion zereginetan. Ikastetxeko zereginak arin eta eraginkortasunez egiten ditu.

6.-Gogo onez hartzen ditu ikastetxean denenak diren zereginak.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Gehienetan ez du gogo onez hartzen ikastetxean denenak diren zereginetan laguntzea. Bere klaseetatik kanpoko arloetan lan egiteko gogo handirik ez du erakusten.

2. maila.-Ikastetxeko zereginen baterako dei egiten zaionean, laguntza ematen du. Ez dio besterik gabe uko egiten ikastetxeak funtzionamendu hobea izateko beharrezkoak diren lanei.

3. maila.-Aurrekoaz aparte, gogo onez hartzen ditu beti ikastetxeak funtzionamendu hobea izateko beharrezkoak diren lan eta zereginak. Bere lankideei kemena eta motibazioa eransten die, ikastetxeak funtzionamendu hobea izateko beharrezkoak diren lan eta zereginetan laguntzeko.

7.-Talde lanerako gaitasuna erakusten du.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Gehienetan ez du gogo onez hartzen taldean lan egitea. Taldean aritzen denean, jarrera pasiboa izaten du eta ez du parte hartzen, edo oztopatu egiten du taldeko lana.

2. maila.-Talde lanen baterako dei egiten zaionean, laguntza ematen du. Ez die besterik gabe uko egiten talde lanei.

3. maila.-Aurrekoaz aparte, gogo onez hartzen ditu beti talde lanerako beharrezkoak diren lan eta zereginak. Buruzagi petoa da.

8.-Klaustroetan eta gainerako parte-hartze eta lankidetza organoetan parte hartzen du.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Gehienetan jarrera negatiboak izaten ditu klaustroetan.

2. maila.-Gehienetan jarrera positiboak izaten ditu klaustroetan. Eskola Kontseiluan lantzen diren gaietan interesa izaten du. Bere iritzi eta proposamenak ezarritako bideetatik helarazten ditu.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, aktiboki hartzen du parte klaustroetan, klaustroari batasuna eta koherentzia ematen dioten ideia eta proposamen eraikitzaileak aurkeztuz.

9.-Jarduera osagarrietan eta eskolaz kanpokoetan aritzen da.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez du interesik jartzen jarduera osagarrietan. UPOn onetsitako jarduera osagarriak ez ditu betetzen edo oso modu errutinarioan egiten ditu, curriculumaren ingurunetik kanpo.

2. maila.-Interesa jartzen du jarduera osagarrietan. UPOn onetsitako jarduera osagarriak modu positiboan egiten ditu. Zikloko bileretan jarduera osagarriak proposatzen ditu, ikaskuntzarako lagungarri den baliabide didaktiko gisa.

3. maila.-Horretaz aparte, aktiboki parte hartzen du jarduera osagarrien diseinuan. Sortzailea da jarduera osagarri berriak proposatzen dituenean. Dedikazio berezia izaten du era horretako jardueretan. Eskolaz kanpoko jardueretan ere proposamenak egiten ditu eta nolabait parte hartzen du.

10.-Modu pertsonalizatuan arduratzen da ikasleez.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Ez da behar bezala arduratzen ikasleez, eta ez ditu orientatzen ikaste prozesuan eta garapen pertsonalean. Sentsibilitate gutxi erakusten du neskato-mutikoen artean egunez egun sortzen diren arazo eta zailtasunen aurrean. Ikasleei ez die inolako jarraipenik egiten behar hori dutenean.

2. maila.-Ikasle bakoitzaren egoerarekiko interesa erakusten du, hala arlo akademikoan nola garapen pertsonalekoan. Ikasle bakoitzari gertatzen zaionaz arduratzen da. Klasera joaten ez diren ikasleen jarraipena egiten du, eta agertu ez izanaren arrazoiez interesatzen da.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, ikasleek konfiantza handia dute irakaslearengan, eta berarengana jotzen dute arazoren bat dutenean. Irakasle bikaina da bai hezkuntzaren arloan bai giza balioetan.

11.-Eskatzen diotenean, modu pertsonalizatuan hartzen ditu gurasoak edo legezko tutoreak.

Puntuazioa - Maila ?

1. maila.-Eskatzen diotenean, gurasoak ez ditu behar bezala hartzen, eta ez dizkie behar diren argibideak ematen beren seme-alabek eskolan duten egoerari buruz. Sentsibilitate gutxiz jokatzen du gurasoekin izaten dituen harremanetan. Behin eta berriz izaten dira kexak hori dela eta.

2. maila.-Ikasle bakoitzak arlo akademikoan eta garapen pertsonalekoan duen egoerari buruz gurasoekin hitz egiteko interesa erakusten du. Gorabeheraren bat izanez gero, horren berri emateaz arduratzen da.

3. maila.-Aurrekoaz gainera, gurasoek konfiantza handia dute irakaslearengan, eta berarengana jotzen dute bere espezialitateari loturiko arazoren bat dagoenean. Gurasoek irakasle bikaintzat dute, bai hezkuntzaren arloan bai giza balioetan.

Data:

Sinadura

III. ERANSKINA

Praktiketako irakasleen memoria-txostena

Praktiketako hautagaiari Kalifikazio Batzordean aurkeztu behar duen memoria-txostena prestatzen eta garatzen laguntzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eskema hau proposatu du:

1.-Irakasle lana ikasgelan.

2.-Ikastetxean emaniko denbora.

3.-Gainditu beharreko zailtasunak:

  • Didaktikoak
  • Instituzionalak
  • Ikastetxean integratzekoak

4.-Hautagaiak aurkezturiko konponbideak.

5.-Sostengua:

  • Tutorearena
  • Ikasketaburuarena
  • Irakasle taldearena
  • Zuzendaritza taldearena
  • Aipatu beharreko bestelako sostenguak.

Iragarkiaren kodea: F0921241