100. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

67/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, "José Lázaro Galdiano" ediziorako sariaren oinarri arautzaileak onesten dituena (2009. urtea).

Martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, "José Lázaro Galdiano" ediziorako saria sortu zen, urtean bakarra izanen dena.

Foru dekretu hori betetzeko, Kultur Ekintza Zerbitzuak proposatu du "José Lázaro Galdiano" ediziorako sariaren oinarri arautzaileak onestea, 3.000 euroko gastua beimentzea eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "José Lázaro Galdiano" ediziorako sariaren oinarri arautzaileak onestea (2009. urtea). Oinarriak foru agindu honen eranskinean daude.

2. 3.000 euroko gastua baimentzea "José Lázaro Galdiano" ediziorako saria emateko, ekitaldi ekonomiko honetako gastuen aurrekontuko "José Lázaro Galdiano saria" izeneko A20002-A2500-4609-334103 kontu-sailaren kargura, betiere kreditu egoki eta askirik baldin badago.

3. Foru agindu hau igortzea Kultur Ekintza Zerbitzuari, Deialdi eta Laguntza Atalari, Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismokoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko uztailaren 1ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

I. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuak eta Beireko Udalak, Lázaro Galdiano Fundazioarekin elkarlanean, José Lázaro Galdiano nafar zenari agur eta ohore egin nahi diote, entzute handiko intelektuala, bildumazalea, editorea, finantza gizona eta kulturaren arloetan sustatzailea izan baitzen. Horretarako, martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, "José Lázaro Galdiano" ediziorako saria sortu zen.

Horregatik, arte liburuen edizioaren kalitatea, esanahi zabalenean ulerturik, aitortze aldera "José Lázaro Galdiano" ediziorako sarirako deia (2009. urtea) egiten da, oinarri hauei jarraikiz:

OINARRIAK

1.-Sariaren xedea.

Urtean bakarra izanen den sari honek José Lázaro Galdiano nafar zenari agur eta ohore egin nahi dio. Horretarako, haren nortasunaren alderdi guztiak kontuan hartuz, arteaz, esanahirik zabalenean ulerturik, ikerketa historia eta saiakeragintza hizpide dituzten liburuen edizioaren kalitatea sarituko da.

2.-Aurrekontua eta zenbatekoa.

Saria, 3.000 eurokoa, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2009. urteko gastuen aurrekontuko "Lázaro Galdiano saria" izeneko A20002- A2500-4609-334103 kontusailaren kargura finantzatuko da.

3.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Editoreak izaten ahalko dira sari honetarako hautagai, 2008ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, edozein hizkuntzatan, arte liburuak edo arteaz, esanahirik zabalenean ulerturik, ikerlanak argitaratu badituzte, zabalkunderako legezko betekizunak bete badituzte eta 2008. urteko lege gordailua eta ISBN (International Standard Book Number) baldin badituzte.

Berrargitalpenak lehiaketatik kanpo gelditzen dira. Alabaina, kontuan hartzen ahalko dira, aurreko argitalpenarekin edo argitalpenekin alderaturik, merezi duen funtsezko hobekuntza edo aldaketaren bat ekarri badute.

4.-Eskaerak aurkeztea.

4.1. Sarirako eskaerak oinarri hauen II. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetatik edozeinetan.

4.2. Eskaera Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalera igorri beharko da, eta bertan adieraziko da "José Lázaro Galdiano ediziorako saria, 2009" izeneko deialdirako dela.

4.3. Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea 2009ko irailaren 30ean bukatuko da.

5.-Aurkeztu beharreko agiriak.

Editoreek lan batekin edo batzuekin hartzen ahalko dute parte. Lan bakoitzeko hau aurkeztu beharko dute:

a) Aurkeztutako lanaren ale bat.

b) Lehen argitalpenarekiko hobekuntza edo aldaketarik ekarri duten berrargitalpenen kasuan, lehen argitalpeneko ale bat.

c) Lanen deskribapen laburra gaztelaniaz.

6.-Tramitazioa.

6.1. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak tramitatuko ditu.

6.2. Eskaerak epaimahai batek baloratuko ditu. Epaimahaiko burua Nafarroako Gobernuko Kulturako zuzendari nagusia izanen da eta mahaikideak, hauek:

Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Ataleko burua.

Beireko Udalaren ordezkari bat.

Lázaro Galdiano Fundazioaren ordezkari bat.

Bi aditu arte eta diseinu grafikoan.

Epaimahaiak liburuaren argitalpenean sartzen diren forma elementu guztiak ebaluatuko ditu, kalitatearen irizpidea lehenetsiz. Haren irizpena loteslea izanen da eta saria eman gabe uzten ahalko du.

Epaimahaiak saria emateko proposamena Nafarroako Gobernura igorriko du.

Nafarroako Gobernuak emanen du saria eta, ahal dela, Beireko herrian, zehaztuko den egunean.

Saririk jaso ez duten lanak editoreen esku geldituko dira. Horiek 2009ko abenduaren 31 baino lehen hartzen ahalko dituzte. Hori egin ezean, Nafarroako Liburutegi Nagusiko funts bibliografikoan geldituko dira.

7.-Errekurtsoak.

Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua
(bikoizturik aurkeztu)

Izena:........................ NAN/IFZ: ........... bizilekua (herria):...................... kalea: ........................... P.K.: ............. telefonoa: ................................................................, bere izenean edo ............................. ordezkatuz (behar ez dena ezabatu).

Izena: ............................................ NAN/IFZ: ........... bizilekua (herria):...................... kalea: .............................................. P.K.: ............. telefonoa .............., honako hau aurkeztu du:

"José Lázaro Galdiano" ediziorako sarirako eskaera, ....../2009 Foru Aginduak onetsitako oinarriei jarraikiz (2009ko ...... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren .....(e)koa.

Nori zuzendua: Deialdi eta Laguntza Atala.

Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkeztu ditu:

a) 5. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak.

b) Lanaren ale bat.

2. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan gauzatuko dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.

....................................., .............. 2009ko ...............aren .....(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0918978