9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Deialdia, gizarte-langile bat oposizio murriztuan hartzeko. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, gizarte-langile bat oposizio murriztuan hartzeko deialdiko epaimahaiak Roncesvalles Villanueva Martínez andrearen aldeko izendapen proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2007ko uztailaren 6an).

Burlatan, 2007ko abenduaren 19an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0719841