9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2007ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, legeak nahi duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen Conbeton, S.A.k Udal Planean sustatu duen aldaketa, Camino de Carrilabarcako biltegietako lurzoru urbanizagarri antolatuaren sektorea handitu beharrez, Luis Cornago Rodríguez eta Teresa Bonal Fernández arkitektoek prestaturiko proiektuari jarraikiz, EHAEOk 2007ko abenduaren 13an ikus-onetsi baitzuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan 70. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Murchanten, 2007ko abenduaren 28an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0719979