9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa puntuala Ardoi sektoreko plan partizalean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko irailaren 28an egin bilkuran, hasieran batean onestea erabaki zuen Ardoi sektoreko plan partzialeko aldaketa puntuala, M-6, M-8, ZV-1, ZV-2, ZV-6 eta ZV-7 lurzatiei dagokiena; Udalak berak sustatu du aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean eduki zen, eta epe horretan inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, Zizur Nagusiko Udalak aipatu espedientea behin betiko onetsi zuen 2007ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2007ko abenduaren 13an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

ALDAKETA PUNTUALA ARDOI SEKTOREKO PLAN PARTZIALEAN

Xedea da aldaketa egitea dotaziorako hainbat lurzatitan eta lurzoru zehatz batean, erabilera nahiz jabari publikoko eremu libreetarako izanen baita; hori guztia plan partzialeko zehaztapenak Udalak ekipamendu politikari dagokionez dituen irizpide eta programa berrietara egokitzeko.

Hain zuzen ere, proposatzen da ekipamendu balioaniztunerako den lurzatia, M-6 unitate morfologikoan dagoena, 14.493,44 m²-tan handitzea. Horretarako erabiliko da haren inguruan parkerako aurreikusi diren eremu libreetan (ZV-6 eta ZV-7) dagoen lurzoruaren parte bat. Halaber, alderantzizko eran, proposatzen da M-8 unitatean ekipamendu balioaniztunerako dagoen lurzoruaren zati bat kendu eta eremu horretan (ZV-1 eta ZV-2) erabilera nahiz jabari publikoko parkerako izan behar den lurzorua handitzea.

Iragarkiaren kodea: L0719147