9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

470/2007 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariarena, jendaurrean jartzen duena "El Saso" izeneko Ingurumen ukipenen azterlana, mailegu-materialak erauzteko, Nafarroako Ubideko 1. faseko II.2 sektorea ureztalur bihurtzeko lanetan erabiltzeko, Mendigorriko (Nafarroa) lurzati batean. Proyectos y Excavaciones Galindo, S.L. enpresa da sustatzailea.

Jaduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko O) atalean dago jasota, eta horrenbestez, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak eta proiektua legar-hobi zahar batetik hurbil dagoela, zeinaren handitzea Departamentu honek berriki tramitatu baitu, eta martxoaren 2ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduko 35.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, proposatzen da espedientea jendaurrean jar dadila hogeita hamar egun baliodunetan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hogeita hamar egun baliodunetan jendaurrean jartzea "El Saso" izeneko Ingurumen ukipenen azterlana, mailegu-materialak erauzteko, Nafarroako Ubideko 1. faseko II.2 sektorea ureztalur bihurtzeko lanetan erabiltzeko, Mendigorriko (Nafarroa) lurzati batean. Proyectos y Excavaciones Galindo, S.L. enpresak sustatu du.

Hartarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Mendigorriko Udaletxean, bulegoko ordu baliodunetan. Epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Mendigorriko Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 21ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0719865