9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Aldaketa eta akats zuzenketa, Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektoreak birzatitzeko proiektuan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 21ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 21-DIC-07 (10/UV)

"Ikusirik birzatitzeko proiektua prestatu duen taldeak aurkeztu dituen txostenetan agertutakoak eta ikusirik, orobat, Hirigintza Gerentzia honen zerbitzu juridikoek 2007ko abenduaren 20an aurkeztutako txostena eta espedienteari erantsitako dokumentazio berria, erabaki da:

1.-Ezestea Laura Gurbindo Bombak aurkezturiko alegazioa, ez baita zuzentzeko espedientean agertzen zer lurzatiren gainean aurkeztu den alegazioa, Hirigintza Gerentziaren zerbitzu juridikoek alegazioen gainean 2007-12-20an aurkeztu zuten txostenean adierazten den gisara.

2.-Ezestea Juan Luis Iriagary Huarteren alegazioa, proiektua prestatu duen taldeak alegazioen gainean egin duen txostenean adierazten diren arrazoiengatik.

3.-Ezestea Vallermoso División Promoción S.A.U.k aurkeztu duen alegazioa, Hirigintza Gerentziaren zerbitzu juridikoek alegazioen gainean 2007-12-20an aurkeztu zuten txostenean adierazten diren arrazoiengatik.

4.-Partez baiestea Construcciones Flores S.A.k aurkeztu duen alegazioa eta, hartara, ekarritako lurzatien aktan aldaketa egitea proiektua prestatu duen taldearen txostenarekin bat.

5.-Balorazioen gaineko espedientean aldaketa egitea eta, hartara, espedientea jendaurrean egon den bitartean atzeman diren akatsen zuzenketak sartzea.

6.-Behin betikoz onestea Iruñeko Udal Planeko "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorrak eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektoreak birzatitzeko proiektua aldatu eta akatsak zuzentzeko espedientea.

7.-Erabaki hau eta behin betikoz onetsitako dokumentua Iruñeko Jabetza Erregistrora igortzea, birzatitzeko proiektua bertan inskribatu beharrez.

8.-Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitartzea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0719939