9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

EDIKTUA

Larragako Udalak, 2007ko abenduaren 19an, behin betikoz onetsi zuen Udal Planeko 9-A unitatea birzatitzeko akta, Ignacio Castilla Cortazar arkitektoak prestatua eta unitateko konpentsazio batzordeak sustatua.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazpen balioa izan dezan jabeentzat eta bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; ohartarazten zaie behin betiko onespenaren erabakiaren aurka ondotik aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahalko direla, aukeran, bakoitzarentzat ezarritako epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua hilabeteko epean (30/1992 Legearen 116 eta 117. artikuluak).

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak).

-Errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 8. artikulua).

Larragan, 2007ko abenduaren 24an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L0719883