84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

UKAR

2/2008 aldaketa aurrekontuan

Udalak, 2008ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 2/2008 aldaketa, kreditu gehikuntza bati buruzkoa; xedea: herriko argien zainketari dagozkion kontusailak aurrekontuko diruez hornitzea; finantzaketa: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Aditzera ematen da, interesdunek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Ukarren, 2008ko ekainaren 3an.-Alkatea, Sebastián Petrina Cía.

Iragarkiaren kodea: L0809318