84. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARROITZ

Albiente - zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena

Arroizko alkate udalburuak, ondoko ebazpena eman du:

"Izendatzeko ebazpena. Alkatetzaren 2007ko azaroaren 2ko ebazpenaren bidez onetsi zen Arroizko Udalaren zerbitzuko albiente - zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, betetzeko deialdia. Delako deialdia 2007ko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 23an. Hautapen prozesuaren ondotik, epaimahaiak Oscar Arbeo López izendatzeko proposamena egin zuen eta horrela argitaratu zen 2008ko 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 12an. Interesdunak deialdi horretako 7. oinarriak aipatzen dituen agiriak aurkeztu dituenez, bidezko da hura Udal honetako funtzionario izendatzea.

Hori guztia kontuan harturik, baita kontuan harturik ere delako deialdiko 8. oinarrian xedatua eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan ezarria, gaurko egunarekin

Ebatzi dut:

1.-Oscar Arbeo López Arroizko Udalaren zerbitzuko albiente - zerbitzu anitzetako enplegatu eta funtzionario izendatzea.

2.-Interesdunari ebazpen hau jakinaraztea eta ohartaraztea hilabeteko epea duela lanpostuaz jabetzeko. Orobat,Udalbatzari ere jakinaraztea, egiten duen lehen osoko bilkuran.

3.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Arroitzen, 2008ko ekainaren 12an.-Alkatea, Rubén Osés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0809366