II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
EUGI
Eugiko "Iroso" gizarte etxea erabili eta kudeatzeko erregelamendua. Hasierako onespena
Eugiko Kontzejuak, 2007ko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen "Iroso" gizarte etxea erabili eta kudeatzeko erregelamendua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Eugin, 2007ko abenduaren 17an.-Kontzejuko burua, María Errea Errea.
Iragarkiaren kodea: L0719676